Artolazabal Elkartasunerako eta Lankidetzarako Anesvad Heallth sarien banaketa-ekitaldian izan da

0

Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua Elkartasunerako eta Lankidetzarako Anesvad Heallth sarien banaketa-ekitaldian izan da; gaur banatu dira, Bilboko BBK aretoan.

Era berean, José Antonio Rodríguez Ranz Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetzako sailburuordea eta Paul Ortega eLankidetza Garapenerako Lankidetzako Euskal Agentziako zuzendaria izan dira sailburuarekin Anesvad sarien zazpigarren edizio honetan; fundazio horren buru da Garbiñe Biurrun Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko magistratua.

Sari horien bidez, Anesvadek aintzatesten ditu Afrikako herritarrek osasun unibertsalerako sarbidea izateko bide ematen dutenak, bai eta ahaztutzat jotzen ziren milaka pertsonaren bizitza hobetzeko proiektuak dituzten irabazi-asmorik gabeko erakundeak ere.

Artolazabalek eskerrak eman ditu, lehendabizi, Anesvadek planetako erkidego pobretuetan bizi diren pertsonek osasunerako sarbidea izateko egiten duen lanagatik. Jarraian, Fátima Djara De Almeida Saniri zuzendu zaio, Dunia Musso (Emakumeen Mundua) elkarteko presidenteari eta A toda una vida profesional sariaren irabazleari, Guinea Bissaum-en emakumeen mutilazio genitala egiten duten erkidegoetan kultura eta ohitura aldatzeko egiten duen lanagatik.