Jolin eta Deabruren plastilinazko panpinak dira 2022ko Karmenetako irudia

0

Badauka Barakaldok dagoeneko hurrengo Karmenetako irudia. Jolín eta Deabruren plastilinazko panpinek emango diote bizitza pandemia hasi zenetiko bi urteen ondoren berriturik datozen jaiei. Kartelean, Bide Onerako tximiniaren silueta ageri da hondo zurian, jai-bizitzaz mukuru. Murtziako Cartagenako Cristóbal Aguilóri dagokio proposamena, eta bideoz adierazi duenez, irudi asko ikusi behar izan ditu, Barakaldoko jaietako momentu hori birsortzeko.

Udalak sustatutako kartel-lehiaketak 14 proposamen jaso zituen jaiak iragartzeko. Aquilóren proposamena izan da herritarren bozketako garailea, sareetan eta aurrez aurrekoetan, udal Facebook bidez 266 bozka jaso dituela. Azken erabakiaren erdia izan dira herritarren bozkak. Beste erdia, berriz, Udal Jai Batzordearen eskuetan zegoen.  1.000 euroko saria jaso du kartelaren egileak, bai eta bere irudia jai-formatu guztietan (programetan, zapietan, etab.) agertzea ere.

Uztailaren 9tik 17ra ospatuko dira Barakaldoko jaiak «Hasia da atzerako zenbaketa, barakaldarrek jai-giro normalizatu batez, ez ezik adin guztietarako ekintzez jositako programa batez gozatu ahal izan dezaten», esanez amaitu du Canterok.

Karmenak 2022