Azpeitiko eta Loiolako ondarea, 360 graduan

0
Ignaziotar Lurraldea 360 web ataria  aurkeztu dute gaur, Iker Goiri Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo zuzendaria, Nagore Alkorta Azpeitiko Alkate eta Iraurgi Berritzeneko zuzendaria eta Ina Etxarte Loioiako Santutegiko ordezkari nagusia izan dira izan dira aurkezpnean. Bereizmen handiko 16.600 argazkiren bidez eta erabilgarritasun erraz eta irisgarriarekin, bere ondare-balio nagusietan nabigatzeko aukera eskaintzen du. Edozeinek edozein lekutatik, eta normalean ikusi gabeko ikuspuntuetatik ikus daitezke inguruko txokoak.

Azpeitia, Loiola, eskualdea zein Inaziotar bidea munduko edozein txokotatik ezagutzeko aukera eskaintzen du web atari berriak. Definizio handiko 16.600 argazkirekin osatutako proiektu bizia da gaur aurkeztutakoa. Eta ingurua zein ingurumena zein ondarea oso ikuspuntu ezezagunetatik ezagutzeko aukera eskaintzen du.

Nagore Alkorta Iraurgi-Berritzeneko presidente eta Azpeitiko alkateak adierazi duenez, “Gipuzkoa Turismoaren estrategiarekin erabat bat gatoz eta turismo iraunkorrarekin konprometituta gaude. Bisitati eta turistei «nor garen» erakutsi nahi dietela azaldu du: «Euskara erdigunean jarrita, gure hizkuntza, izaera eta identitatea erakutsi eta ezagutarazi nahi dizkiogu. Eta hori errespetatu eta baloratzen dituen turista eta bisitariak nahi dugu», azaldu du. «Gaur aurkeztutako proiektua bide horretan kokatzen dela azpimarratu nahi izan du: «Historiak herentzian utzi digun ondarea balorean jartzen du teknologi berriek eskaintzen dizkiguten euskarri eta kanalak erabiliz. Gaur egungo mundu digitalean egoteaz gain erakutsi egin behar dugu nor garen eta erakusteko proiektu ederra osatu dugu. Bakoitzak bere modura, nahi duen lekutik gure inguruko txokorik ederrenak eta inoiz herritarron gehiengoak ikusi gabekoak jartzen dizkigu begi bistan. Eta kalitatezko lan honek turismoaren kontsumo ohituretara eta publiko berrietara iristeko aukera eskainiko digula uste dugu» azpimarratu du. 

Iker Goiria Turismo zuzendariak nabarmendu duenez, proiektu hau “gure estrategiaren hiru lan-ildo garrantzitsuenen aldeko apustuaren adibide garbia da: eskualdeen eta administrazioaren arteko lankidetza, turismo-eskaintzaren eraldaketa digitala eta, azkenik, bisitari-fluxuen banaketa lurralde osoan. Gainera, tresna honek Gipuzkoan dugun ondare historiko eta kultural handiaren balioa nabarmentzen du. Plano turistikoa gainditzen duen zerbait da, eta gure balioak eta historia munduari aurkezten dizkio», gaineratu du. Azkenik, nabarmendu nahi izan du “turismo irisgarriaren arloan egiten ari garen lana ere indartzen duela, hainbat arrazoirengatik haraino iritsi ezin den edonork ondare hori bereizmen handian gozatzeko gaitasuna izan dezan”.

Ignacio Etxarte, Loiolako Santutegiko ordezkari gorenak, Loiola jarri nahi izan du balorean: «Googlen sartu eta Loiolak 100 milioi erreferentzia ditu. Loiolak unibertsaltasun handia du eta leku erreferentziala da. Gaur egun, izena egitea kosta egiten da, eta Loiola dagoeneko marka bat da.  Gaur egun San Ignazio Loiolakoak duen erakarpen-indar handia, mundu osoko pertsona eta erreferentziazko taldeak erakarriz historia gertutik ezagutzeko. Ospakizun berezi honen barruan, Ignaziotar Lurraren inguruko esperientzia berri batera hurbiltzeko unea da, eta berriro ere, hurbildu nahi duten pertsona guztientzako topagune bihurtzeko unea”. Anekdota gisa, duela egun batzuk webgunean ibiltzeko aukera izan zuela azaldu du, eta Loiolako basilikaz berak ere ezagutzen ez zituen gauzak ezagutzeko aukera izan zuela azaldu du.

Webgunearen ezaugarriak

Ignaziotar Lurraldea 360 Gipuzkoako Emovere enpresak garatu du. Uxue Montero fundatzailearen hitzetan, “zortzi hilabeteko lanean 16.600 argazki atera ditugu bereizmen handian, 172 kilometro koadroko eremua hartzen duen kultura-ibilbide batean 5 gune digitalizatzeko, punta-puntako teknologia erabiliz ondare-baliabide horiek zehaztasun handiz irudikatzeko”. Monterok nabarmendu du ahalegin handia egin dela horren erabilera “erraza eta intuitiboa” izan dadin, eta informazio asko biltzen dela: “Kokapen bakoitzak obrak, historia eta, batzuetan, musika-emanaldiak azaltzen dituzten testuak ditu”.

Tresna 4 hizkuntzatan dago eskuragarri (euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez), eta azalpen guztiak hizkuntza horietan eta zeinu-mintzairan daude. Erabili ahal izateko, www.tierraignaciana360.com webgunean sartu besterik ez dago edozein ordenagailu edo gailu mugikorretatik.