Dibertsitate funtzionala duten pertsonen enplegua errazteko egokitutako lan-inguruneak

0

Dibertsitate funtzionaleko pertsona gehienek gaitasuna dute lan-bizitza garatzeko, baldin eta lan-inguruneek lanpostu horiek beren beharrizanetara egokitzen badituzte. Badira legezko argudioak eta prebentzio-neurriak pertsona horien laneratzea babesten dutenak, nahiz eta indarrean dagoen araudi gehienak oraindik ere termino zaharkituekin izendatzen dituen: ezinduak, menpekoak edo urrituak.

Laneko Segurtasun eta Osasunerako Institutu Nazionalaren (INSST) ‘Laneko Segurtasuna eta Osasuna’ aldizkariak berriki argitaratu du “Lantokiak eta lanpostuak egokitzea dibertsitate funtzionala duten pertsonentzat” artikulua. Teknologia Berrien Zentro Nazionaleko María Sánchez Fuentes teknikariak idatzi du.

2018an, bakarrik zegoen lanean, ofizialki aitortutako ezgaitasunen bat duten Espainiako biztanleen %34,5. Autoreak adierazi duenez, jarduera-tasa hori ezgaitasunik gabeko biztanleriarena baino 43,1 puntu txikiagoa zen, Estatistikako Institutu Nazionalak (EIN) egindako “Ezgaitasuna duten pertsonen enplegua” azterlanaren datuen arabera. Ezgaitasuna duten pertsonen enplegu-tasa %25,8koa zen (%65,9 ezgaitasunik gabeko pertsonena); langabezia-tasa, berriz, %25,2koa zen; ezgaitasunik gabekoena  baino 10,1 puntu handiagoa.

Desberdintasun horiek arintzeko eta “laneratzea baldintza berdinetan” lortzeko, autoreak nabarmendu  du azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretuaren balio juridikoa. Zehazki, azpimarratu du lege-xedapen horrek onartzen duela ezgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta beren gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren testu bategina, “egoera hori, honako honen ondorioa baita: ezgaitasun iraunkorrak dituzten pertsonek hainbat oztoporekin elkarbizi behar dute eta oztopo horiek gizartean erabat eta eraginkortasunez parte hartzea mugatzen edo eragozten diete gainerakoen baldintza berberetan”.

Ere aipatzen du Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legearen (LAPLren) 15. artikuluaren garrantzia. Horrek ezartzen du, enpresariak betebehar orokorra duela lanpostuak langileei egokitzeko.

Dibertsitate funtzionaleko laneko arriskuak prebenitzeko, autoreak gomendatzen du INSSTren 1004. Prebentzio Ohar Teknikoak (NTP) jasotako neurriei jarraitzea: ‘Desgaitasuna duten pertsonek okupatutako lanpostuen diseinua: egokitzapena eta helgarritasuna’.

Era berean gogoratzen ditu Laneko Arriskuak Prebenitzeko Legeak enpresaburuari eskatzen dizkion betebeharrak, adibidez: prebentzio-plana egitea arriskuen ebaluazioan eta prebentzio-jardueraren plangintzan oinarrituta, langileei emaitza horien berri ematea, bermatzea langileek prebentzio-politikan parte hartuko dutela eta prestakuntza teorikoa eta praktikoa jasoko dutela, langile guztien berezitasunak kontuan hartzea larrialdietarako neurriak zehazteko orduan, eta harrera-planak prestatzea aniztasun funtzionala duten pertsonen integrazioa errazteko.

Prebentzio neurriak

Prebentzio neurriak ezarri behar dira lanpostuaren berariazko arriskuen ebaluazioaren arabera, eta ebaluazio horrek kontuan hartu behar ditu egindako lanak eta ezaugarri pertsonalak. Autoreak aipatzen dituen prebentzio neurrien bi esparru nagusiak dira oztopoak kentzea helgarritasun  unibertsala lortzeko eta lanpostua egokitzea.

Helgarritasunaren kontzeptuari dagokionez, nabarmendu du diziplina anitzekoa dela, eta aurreikusten duela pertsonen oinarrizko jarduerak (esate baterako, joan-etorriak, komunikatzea, harrapatzea, ulertzea edo manipulatzea) edozein erabiltzailek egin ahal izatea, inolako oztoporik gabe. Adierazten du ere, ingurune bat eskuragarri kontsideratu daitekeela, ahalbidetzen badu UNE 170001-1:2007 arauan definitu eta zehaztutako “DALCO baldintzak” osatzen dituzten ekintzak kanpoko laguntzarik gabe gauzatzea.

Lanpostua beharrizan bereziak dituzten pertsonei egokitzeari dagokionez, autoreak biltzen ditu gehien erabiltzen diren irtenbide batzuk:

  • Lan-ingurune bera lantzea. Eraikinaren diseinutik hasita,  oztopo arkitektonikoak kendu beharko lirateke.
  • Lanaren antolaketa lantzea. Horrelako neurri eraginkor bat izan daiteke langilea leku irisgarrian kokatzea, bai eguneroko lana egiteko, bai larrialdietan ebakuatzeko.
  • Lanpostua lantzea. Lanpostu bakoitza zehatz aztertzeak aldaketak egitea ekar lezake, eta horiek lana eraginkortasunez egitea lortuko lukete, langilearengan ondorio negatiborik izan gabe.