Euskadiko datu irekien lehiaketen laugarren edizioa hasiko da

0

Eusko Jaurlaritzak, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiekin eta Bilboko, Donostiako eta Gasteizko udalekin batera, datu irekietatik sortutako ideien eta aplikazioen lehiaketen laugarren edizioa antolatu du. Izena emateko epea ekainaren amaieran irekitzea aurreikusten da. Hala ere, lehiaketei buruzko gure webguneko atalean emango dugu horren berri.

Datu irekien lehiaketek Euskal Autonomia Erkidegoko datu irekien katalogo batetik sortutako ideiak edo aplikazioak/zerbitzuak saritzea dute helburu. Alde batetik, garatzaile edo programatzaile informatikoetan pentsatuta (Aplikazio lehiaketa), eta bestetik, berrerabilera ideiak dituzten pertsona ez teknikoetan ere (Ideia lehiaketa) pentsaturik antolatu dira.

Open data kultura eta Euskadiko datu publiko irekien berrerabiltzea bultzatzea da helburua.

Ideia lehiaketa

Ideia Lehiaketa honako hauei zuzenduta dago: datu irekietatik eratorritako orotariko zerbitzu, azterlan, bistaratze edo aplikazio sortzeko ideiak proposatu nahi dituzten pertsonei.

Ideia dokumentu batean azaldu eta dokumentu hori inskripzioa egitean erantsi besterik ez da egin beharko:

Aplikazio lehiaketa

Aplikazio-lehiaketa honako hauek ditu xede: garatzaile edo programatzaile informatikok; edo zerbitzu, azterlan, bistaratze edo aplikazio bat sortzeko gai den edozein pertsonari. Lan horrek gutxienez Euskadiko open data publikoko katalogoetako datu irekien multzo bat (oinarrietan zehaztutakoak) erabili beharko du.

Edizio honi edo aurreko edizioei buruzko informazio gehiago kontsulta dezakezu.

Animatu eta parte hartu!