Lehendakariordeak Lanbidek eginiko eraldaketa digitalari aitorpena jaso du, Madrilen, enpresa teknologikoek emana

0

Idoia Mendiak Lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburua) Computing saria jaso zuen bart Madrilen. Aurtengoa sariaren zortzigarren edizioa da. Edizio honek aitortu nahi izan du Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eraldaketa digitalaren prozesua. Halaber, saria “Lanbideko langileentzako bultzada bat da; agerian uzteko zer-nolako ahalegina egiten ari diren erronka berrietara egokitzeko, beti ere herritarrei eman beharreko arreta alboratu gabe”.

Ekitaldian honakoek ere hartu zuten parte:  Gloria Múgica (Lanbideko zuzendari nagusia) eta José Antonio Carrillo (erakundeko Zerbitzu zuzendari eta digitalizazioaren arduraduna). Computing Sariak sektore teknologikoan eta digitalean erreferenteak diren enpresek antolatzen dituzte. Eta xede dute aitortzea  azken urtean egin diren proiektu berritzaileenak (izan ere, proiektu horiek aukera ematen diete era guztietako erakunde publiko eta pribatuei  enpresa-eraldaketako ereduak aplikatzeko eta egoera aldakor eta ziurgabetasunez josi berrirako prestatzeko).

Lanbideren kasuan, berariaz, honakoak azpimarratzen dira: batetik, erakundeak egin duen zeregina, zertarako eta euskal gizarte osoak enplegua lortzeko aukera-berdintasuna lortu dezan; eta bestetik, Euskadin diru-sarreren errenta bermatzea. Eginkizun horiek betetzeari utzi gabe, legegintzaldi honetan zehar, eraldaketa-prozesu sakon bati ekin dio (arreta-ereduan, egituretan eta antolaketan). Halaber, prozesu horrek barne hartzen du prozedurak erabat digitalizatzeko proiektu bat. Aipatu proiektua Administrazio Kontseiluak onartu du. Eta berekin dakartza, bat, plantilla osoa inplikatzeko barne-antolaketa; bi, digitalizazioa zuzentzeko bulego bat; hiru, alde estrategikotik proiektuak garatuko dituen faktoria bat; eta, azkenik, digitalizaziorako akademia bat (erakundeko lankideei prozesuak irakasteko).

Zehazki, sariak azpimarratu du Kalitatearen Behatokia sortu izana, prozesu-meatzaritzako teknikak erabiltzen dituena (process mining). Horrek pertsonei eta enpresei emandako zerbitzuaren kalitatea kudeatu ahalko du, denbora errealean kudeatu ere. Eta jakin ahalko da, zehatz-mehatz, zein prozesutan jardun behar den bikaintasuna lortzeko. Mendiak azaldu duenez, “horrek aukera emango digu berehala detektatzeko arazora prozedura baten zein puntu zehatzetan dagoen (enplegu-zerbitzu bat izan edo prestazio bat izan). Beraz, arazoa berehala konpondu ahalko da. Eta hori bereziki garrantzitsua da kontuan hartzen badugu zer-nolako eragina izango duten Diru-sarrerak Bermatzeko eta Enplegua Bermatzeko Lege berriek “.

Mendia Lehendakariordearen ustez, “Saria zerbitzu publikorako akuilu bat da. Izan ere, bertako langileek (alegia, pandemiaren unerik txarrenetan ere eustea lortu dutenek) ikusten dute beren ahaleginari balioa ematen zaiola”. Eta gehitu du “Legealdi honetan, erabaki dugu Lanbidek ere onarpen sozial zabala izan behar duela. Herritarrek ikusi behar dute erakundea beren aukera lortzeko gunea dela; eta ibilbidea dela beren enplegua aurkitzen edo hobetzen laguntzeko edo diru-sarrera nahikoak eskuratzeko.  Eta hori lortzeko, proiektu modernizatzaile hau behar dugu, digitalizazio osoa bermatzen duena, non eta prozedura guztietan”.