Bilboko Udalak onetsi du ACNUR eta UNICEF entitateei bi dirulaguntza ematea

0

Bilboko Udalak onetsi du ACNUR eta UNICEF entitateei bi dirulaguntza ematea, guztira 50.000 euroan baloratuak. Entitate bakoitzak 25.000 eurona jasoko du, eta ekintza humanitarioko programak finantzatzeko erabiliko ditu.

Alde batetik, ACNURrek Ukrainako gatazkarengatik ihesi etorritakoei laguntzeko eta babesteko programa baterako baliatuko du dirulaguntza. Beste alde batetik, UNICEFek umeen behar humanitarioetarako baliatuko du dirulaguntza, osasun eta elikadura behar funtsezkoetarako.

«Dirulaguntza horiekin, entitateek ekintza jakin batzuk gidatu ahal izango dituzte, eta ondorio praktikoak eta zuzenekoak izango dituzte, eta, hala, hobetu egingo da oinarrizko beharrizan funtsezkoei emango zaien erantzuna, erantzun humanitario eraginkorragoa eta efizienteagoa izango baita», adierazi du Itziar Urtasun Lankidetzako, Bizikidetzako eta Jaietako Saileko zinegotziak.

Dirulaguntza horiek Ukrainako gerraren ondorioz ihes egindakoei laguntzeko 2022ko Ekintza Humanitarioko eta Larrialdietako Programen barruan sartzen dira,

BILBO UKRAINAREN ALDE ERABAT

Gerra honen ondorioz sortzen diren beharrizanei erantzuteko, Bilbok erakunde-elkarlaneko sare batean parte hartzen du, zeina Eusko Jaurlaritzak antolatua baita, iheslarien egoerari erantzuteko erakunde arteko mahai sozialaren bidez. Europan, orobat parte hartzen du Ukrainaren aldeko foro eta adierazpenetan Intercultural Cities, Eurocities edo Europako Udalen eta Eskualdeen Kontseiluaren bidez.

SARE SOZIALAK: