Bretxako merkatuan kirol-pistak gaitzeko proiektua onartu da

0

Tokiko Gobernu Batzordeak Bretxako Merkatuan kirol-pistak gaitzeko proiektua onartu du, 1.483.272 euroko aurrekontuarekin. Hirigintza plan hau BAIKA MERCADOS, S.L. enpresak aurkeztu du eta Patxi Larizgoitiak, Arantxa Jaureguik eta Nieves Aranburuk idatzi dute.

Kirol instalazioak Arrandegi eraikinaren barruan eraikiko dira, eta eraikinaren azaleraren ia erdia hartuko dute 2. eta 3. solairuetan.
Sarbidea Aldamar kalean egongo da, kale mailan, irisgarritasuna bermatuz.

Bigarren solairuan kirol-pista egongo da: gutxi gorabehera 34x18m-ko altuera bikoitzeko espazioa, kirol anitza egiteko. Hirugarren solairuan irakaskuntza-gela bat, oinplanoko komun egokituak eta pasillo bat prestatuko dira. Pasilloa balkoi gisa eraikiko da eta pistaren luzera ardatzaren zehar garatuko da, bertako jarduerak ikusteko aukera emango duelarik.

Horrela, eraikinaren beheko solairuan merkatu tradizionala egongo da, lehenengoan eta bigarrenaren zati batean Alde Zaharrerako eta Erdialderako aurreikusitako anbulatorioa, eta bigarren eta hirugarren solairuetan kirol-instalazioak.

Multzoaren birgaitze integralaren ondorioz, urbanizazio-proiektu osagarri bat izapidetuko da, plaza bera eta eraikinei erantsitako kaleak eraberritzeko.

Bretxako eremu osoa oinezkoentzat bihurtzeko helburu duen Hirigintza Planak ezarritako irizpide orokorrak errespetatu eta garatuko ditu proiektu honek.

Udal lokalak lagatzea

Tokiko Gobernu Batzordeak irabazi-asmorik gabeko sei elkarteri lokalak lagatzea onartu du: Comparsa Txasiss; Heziby Aisialdi Elkartea; Etiopia Utopia Fundazioa; Gero Axular Kultur Ekartea, Thamessis Kultur Elkartea, eta Ucrania-Euskadi Elkartea.

Gaur egun, Udalak lagatako 335 lokal ditu.

Dirulaguntzak

Tokiko Gobernu Batzordeak herritarren partaidetza proiektuei dirulaguntzak ematea onartu du. Guztira, 8 proiektu dira 26.955 euroko aurrekontuaren onuradun.

Halaber, auzo-elkarteen mantentze gastuetarako dirulaguntzak onartu ditu: 43.418 €.

Kontxako baranda

Tokiko Gobern Batzordeak onartu du “Kontxa Pasealekuko kostaldeko horma, bainu Errege Etxearen eta Antiguoko tunelaren artean, konpontzeko eta handiagotzeko proiektuan (II-B FASEA)” xede duen obraren kontratua CONSTRUCCIONES MOYUA S.A enpresari esleitzea.

Proiektuak 757.957 euroko aurrekontua du, eta 5 hilabeteko exekuzio-epea.

Belartza

Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du egikaritze subsidiarioko prozesuan betelana kentzeko proiektua, ENDARA INGENIEROS S.Lk aurkeztua, Belartza Garaia eremuan hiriginza-legezkotasuna berrezartzeko.

Proiektu honek 1.275.269 euroko aurrekontua du.

2022/06/07-an argitaratua