Donostiak aldi baterako 216 plaza ditu bizikletentzat udarako

0

Donostiako Udalak, azken udetan bezala, bizikletentzako aparkaleku gehiago jarri ditu hondartzen eta igerilekuen inguruetan. Hiriak 216 plaza berri ditu dagoeneko aldi baterako 24 aparkalekutan, Kontxa, Zurriola eta Ondarretako hondartzen inguruetan eta Paco Yoldi kiroldegiaren ondoan.

Pilar Arana Mugikortasun eta Garraio zinegotziak nabarmendu duenez, “aurten ere, Udalak bizikletaren erabiltzaileekin bere konpromisoa indartu du, eta aparkalekuak banatu ditu udan gehien erabiltzen diren eremuetan”.

Bizikleta-aparkalekuak eremu hauetan kokatuko dira:

  • Zurriola pasealekua (Kursaaleko kubo txikiaren ondoan): 6 aparkaleku / 54 plaza
  • Jesus M. Leizaola pasealekua (kai-muturraren aldea): 6 aparkaleku / 54 plaza
  • Kontxako pasealekua (Ondarretako tunelaren ondoan, Antiguon): 3 aparkaleku / 27 plaza
  • Eduardo Chillida pasealekua (Tenisaren ondoan): 3 aparkaleku / 27 plaza
  • Anoeta pasealekua (Paco Yoldi kiroldegiaren inguruan): 3 aparkaleku / 27 plaza

Era berean, hurrengo astean Rafael Munoa kalean beste 3 aparkaleku (27 plaza) jarriko dituzte, behin bertan dauden lanak amaituta.
Pilar Aranak gogorarazi du, debekatuta dagoela bizikletak barandatan edota hiri-altzairutan edota zuhaitzatan aparkatzea.

2022/06/07-an argitaratua