Euskal Antzerki Topaketetako kartel proposamenak ikusgai izango dira ekainaren 10etik 19ra

0
PRUEBA
Euskal Antzerki Topaketak iragartzeko kartela aukeratzeko prozesua aurrera doa eta kartelak aurkezteko epea bukatuta, aurkeztutako lan guztiak ikusgai izango dira ekainaren 10etik 19ra bitartean, Betharrametako Udal erakusketa aretoan. Aurtengoan aurkeztu diren lanak izango dira ikusgai, eta herritarrek beren botoa emateko aukera ere izango dute.

Astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara eta larunbatetan eta igandeetan 12:00etatik  14:00etara izango da erakusketa irekita. Erakusketa aurrera eramateko Arte eta Diseinu Zentroko laguntza izango du udalak.