Gaptain: “Enpresen aurkako zibererasoen % 85 langileen bitartez egiten dira”

0

Gero eta digitalizatuago dauden inguruneetara azkar aldatzeak erronka handiak sortu ditu, besteak beste, zibersegurtasuna, oso alderdi esanguratsua eta, batzuetan, ahaztua. Ildo horretan, Gaptain 2017tik ari da lanean eten digitala murrizteko eta prebentzioan eta konpetentzia digitalean hezteko, bai familian eta eskolan, bai erakunde txiki eta handietan.

Barakaldoko enpresa, Basque Cybersecurity Centre-ko (BCSC) enpresen zerrendako kidea, bere irtenbidea hezkuntza-sektorera bideratzen hasi zen, Kids Centric metodologiarekin. Tresna horrek ikasleek dituzten arrisku digitalak aztertu, neurtu eta detektatzen ditu, ondoren, Segureskola programa integrala diseinatzeko, hezkuntza-ingurunearen neurrira.

Orain, konponbidea Euskadiko eta lurralde nazionaleko eskoletan aplikatu ondoren, zibersegurtasunaren kultura sektore industrialera eramateko apustua egin du Cybersecurity People Centric plataformarekin. “Espainia da zibereraso gehien jasaten dituen EBko hirugarren herrialdea, eta batzuetan ez gara jabetzen horrek zer dakarren. Enpresa txiki eta ertainen % 60k ez du irauten bizirik sei hilabete baino gehiago zibereraso baten aurrean, eta bati aurre egiteko batez besteko kostua 105.000 eurokoa izan daiteke”, azpimarratu du Roberto Álvarezek, Gaptaineko CEOak.

Plataformak zibersegurtasuneko oinarrizko protokoloetan eta zibererasoak prebenitzeko tekniketan gaitzen ditu erakundeko langile guztiak, eta langile bakoitzarentzako prestakuntza-ibilbidea pertsonalizatzen du, enpresan betetzen duen rolaren arabera. “Teknologia korporatiboaren erabilera segurua egiten ez duen langile bakar batek arriskuan jar dezake erakunde osoa. Hain zuzen ere, enpresei egindako zibererasoen % 85 langileen bitartez egiten dira”, nabarmendu du Álvarezek.

Hori horrela, Cybersecurity People Centricek langileak trebatzeaz gain, “haien ezagutzak banaka ebaluatzen ditu; zuzendutako zibererasoen simulazioen bidez, zibersegurtasun-neurriak erabiltzen diren ala ez monitorizatzen du; eta, azkenik, langile bakoitza egiaztatzen du; arriskuarekiko esposizioaren maila globala neurtzeaz gain, baita programaren ondoren lortutako hobekuntza ere”, CEOak azaldu duenez.

Besteak beste, SEK Lab azeleragailuaren, Zibersegurtasuneko Institutu Nazionalaren (INCIBE) eta Unicef Laben errekonozimendua jaso du; GAIA klusterreko, Safter Internet Centerreko eta EduTech clusterreko kidea da; eta 2021eko XXI Ekintzaile Sarietako finalista da Gaptain. Sidenor edo CIAC (Kataluniako Automozioaren Industriako Klusterra) enpresentzat egiten du lan, eta berriki Dekra multinazionalarekin sinatu du plataforma automobilgintzako sektorean txertatzeko.

Eusko Jaurlaritzak zibersegurtasuna bultzatzen du euskal enpresetan, Basque Cybersecurity Centerren inguruan gai horri buruzko sare ekonomiko bat sortuz.