Kultura eta Hizkuntza Politika sailak 170.000 eurorekin lagunduko ditu artxibo pribatuak antolatu, digitalizatu eta hedatzeko proiektuak

0
Sede del Gobierno Vasco, Lakua

Gobernu Kontseiluak bere gaurko bileran onartu duenez Kultura eta Hizkuntza Politika sailak 170.000 euro bideratuko ditu publikoak ez diren artxiboak antolatu, digitalizatu eta zabaltzera.  Artxiboak euskal dokumentu ondarearen parte izan behar dira baina ez dute izaera publikorik eduki behar. Denak izan behar dira 2022. honetan garatutako proiektuak.

Helburu hauek dituzten programak dira diruz lagunduko direnak:

    • Artxibo-funts historikoak artxibatzea, batez ere XX. mendeko dokumentazioa dutenak.

 

    • Aldez aurretik datu base batean antolatutako eta deskribatutako artxibo-funtsak digitalizatzea. Proiektu hauek barne hartu beharko dute kontserbazio iraunkorreko artxibo digital bat sortzea eta kopia digital bat sortzea Euskadiko Artxiboen Sistemaren webgunean bidez zabaltzeko.

 

Interesa dutenek ekainaren 18tik aurrera hilabeteko epea izango dute beraien eskabideak aurkezteko.

Iazko deialdian Kultura eta Hizkuntza Politika sailak artxibo pribatuak antolatu, digitalizatu eta hedatzeko 18 proiektu lagundu zituen diruz. Besteak beste, Aranzadi Zientzia Elkartea, Euskal Herriko Txistulari Elkartea, Bellota Herramienta S.L enpresa, Gipuzkoako Atletismo Federakuntza edo Real Automóvil Vasco Navarro daude onuradunen artea.