Lehendakariak «Eskola Jasangarria» ziurtagiria eman die Euskadiko 31 ikastetxeri

0

Iñigo Urkullu lehendakariak, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburu Arantxa Tapiarekin eta Hezkuntza sailburu Jokin Bildarratzekin batera, “Eskola Jasangarria” ziurtagiria eman die gaur goizean Eusko Jaurlaritzako Eskola Agenda 21 Programan parte hartu duten hogeita hamar ikastetxe publiko eta itunduri.

Busturiako (Bizkaia) Ekoetxea Urdaibain egin den Gobernu Kontseiluaren ondoren izan den ekitaldian gainerako sailburuak ere bildu dira, eta bertan parte hartu dute ehun bat ikastetxek, irakaslek, eta baita ikastetxeei dagozkien udal ordezkariek eta udalerrietako alkateek ere.

Ziurtagiria jaso duten ikastetxe horiek IRAES 21-jasangarritasunaren aldeko eskola-sarean daude, eta bertan batera bultzatzen dute irakasleek, ikasleek, irakasle ez diren langileek eta familiek jasangarritasunerako hezkuntza. Guztiek gainditu dute auditoretza bat, berrikuntzaren, kalitatearen eta ingurumenarekiko konpromisoaren alde egin duten apustuagatik saritzen dituena.

Topaketan zehar, 5 ikaslek, ziurtagiria lortu duten ikastetxe guztien ordezkari gisa, jasangarriak izateko egiten dituzten ekintzak deskribatu dituzte.

Diplomak banatu ondoren, Iñigo Urkullu Lehendakariak Gizarte Garapen Jasangarriaren ereduaren bidez gizarte justu eta iraunkor bat eraikitzen jarraitzeko beharra nabarmendu  du, “ingurumena zaintzea guztion ardura da, bihar eta gaur ere bai”, gaineratu du. Zentzu honetan, ingurumen hezkuntzaren garrantzia azpimarratu du eta “ikastetxe, irakasle eta ikasle” egindako lana zoriondu eta aitortu du “gero eta jasangarriagoak izateagatik zuen eguneroko jardueran”. Hala,  mundu mailako helburu horietan lanean jarraitzeko gonbita luzatu die, “zuen lorpenen bidez euskal gizarte osoa laguntzen ari zarete etorkizun iraunkorraren bidetik aurrera egiten”.

Eskola Agenda 21ek “Eskola Jasangarria” ziurtagiriarekin saritu dituen 31 ikastetxeak 24 udalerritakoak dira:

    • Arabako 2 zentro: Oion-Oion, Vitoria-Gasteiz

 

    • 12 zentro Bizkaian: Amorebieta-Etxano, Barakaldo, Bilbo, Durango, Galdakao, Iurreta, Loiu, Santurtzi, Zamudio, Leioa, Trapaga, Lekeitio

 

    • 10 zentro Gipuzkoan: Aretxabaleta, Azkoitia, Beasain, Donostia, Irun, Legazpi, Oiartzun, Oñati, Tolosa, Zarautz