Talentuaren II. Azokak 160 kontratu eta nazioarteko 90 beka eskainiko ditu

0
binary comment

Asteazkenean, ekainaren 22an, Donostiako 40 enpresak baino gehiagok garapen profesionalerako 160 aukeratik gorako zorro bat aurkeztuko dute Reale Arenan. Horrela, enpresa bakoitzak toki pribatu bat izango du estadioaren ekialdeko harmailan, izangaiei elkarrizketak egin ahal izateko. Talentuaren Azoka estadioan egin ahal izango da, Real Sociedaden lankidetzari esker.

Azoka hauek eginda, gure helburua da gure hiriko gazteak tokiko enpresek eskaintzen dituzten lan aukera kualifikatuekin lotzea, eta iazko azokak izan zuen arrakasta ikusita, lan aukera berri gehiago eskainiko ditugu”, adierazi du Sustapen Ekonomikorako eta Enplegurako zinegotzia den Marisol Garmendiak.

Azokara joan nahi duten gazteek izena eman dezakete Sustapenaren webgunean dagoeneko aktibo dagoen online plataforman. Horrez gain, aukera izango dute azokan parte hartuko duten eta lan egiteko interesa duten enpresekin elkarrizketak hitzartzeko. Plataforma honetan, enpresa parte hartzaileek behar den informazioa jarriko dute: nor diren, zertan aritzen diren eta zer profil bilatzen dituzten. Era berean, lan aukera bakoitzaren baldintzak adieraziko dituzte, interesdunek hautatutako enpresarekin elkarrizketa eskatu ahal izateko.

Erlazionatutako dokumentuak

2022/06/06-an argitaratua