Barakaldoko Udalak bi astetan txangoak eta tailerrak antolatu ditu 12 eta 18 urte bitarteko gazteentzat

0

Udako Udan Bai udal programaren barruko egitarauan Urdaibaitik kanoa-irteerak, surfa, paddel surfa, hondartzara irteera ilunabarrean, skate tailerra eta perkusio afrikarra daude. Izen-emateak bihar, ekainak 7, hasiko dira egoitza elektronikoaren bidez edo aurrez aurre Topalekuetan (ISZ eta Gurutzeta).

Eskola-oporrak berehala hasiko dira eta Barakaldoko Udala aisialdi osasungarriko jarduerak martxan jartzen ari da udako egun horiek bereziak izatea lortzeko.  Hala, txikienentzako hiri-udalekuei Udan Bai programaren barruan kalean egiten diren jarduerak gehitzen zaizkie; aurten programa Barakaldoko auzoetara itzuliko da berriz, hainbat jarduerarekin. Lehendabizikoak gaur goizean iragarri ditu Jonathan Martínek, Gazteria Arloko zinegotziak, 12 eta 18 urte bitarteko gazteentzako ekintzaz betetako astean burutuko diren txangoekin eta kalean egingo diren tailerrekin.

Jarduerak ekainaren 24an hasiko dira eta uztailaren 8ra arte garatuko dira, Giltzarri Summer izenarekin. Programa honek Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioaren laguntza izango du, kasu honetan bere Drogei buruzko Plan Nazionalari lotuta. «Jarduera erakargarriak programatu ditugu gazteentzat, eta ziur gaude udaz gozatzen lagunduko dietela, skatea maneiatzen edo surfa probatzen, adibidez», azaldu du zinegotziak. Jarduerak 12 eta 18 urte bitarteko Barakaldoko herritar guztientzat zabalik daude eta izena emateko epea bihar, ekainak 7, hasiko da. Interesa dutenek ekainaren 13ra arte eman ahal izango dute izena udalaren egoitza elektronikoan -www.barakaldo.eus-, BakQ txartel elektronikoa erabiliz. Halaber, izena aurrez aurre eman daiteke, Barakaldo Erdiguneko (ISZ) eta Gurutzetako Topalekuetara joan eta izen-emate orriak entregatuz. Izen-emate orri horiek eskuragarri daude jada udalaren webgunean eta giltzarriren webgunean (www.giltzarri.info).

Zozketak egingo dira jardueretan ahalik eta parte-hartze handiena izateko; zozketa horiek ekainaren 15ean egingo dira modu elektronikoan.

ANTOLATUTAKO JARDUERAK:

  • Txangoak:
    • EKAINAK 24 – HONDARTZARA IRTEERA ILUNABARREAN. 18:30 – 23:30 (Arena hondartza). 2004-2010 bitartean jaiotakoentzat. Prezioa: doan.
    • UZTAILAK 06 – KANOAK URDAIBAITIK. 9:00 – 18:00; 2004-2009 bitartean jaiotakoentzat. Prezioa: 5,40 €** Ezinbestekoa da igerian egiten jakitea.
    • UZTAILAK 08 – SURFA/PADDLE SURFA ETA ESPELEOLOGIA. 9:00 – 18:00. 2004-2009 bitartean jaiotakoentzat. Prezioa: 5,40 €** Ezinbestekoa da igerian egiten jakitea.
  • kaleko tailerrak eta jarduerak
    • EKAINAK 28 – SKATE TAILERRA. 17:30-19:30. 2004-2010 bitartean jaiotakoentzat. (Anaien parkea) Prezioa: doan.
    • EKAINAK 30 – AFRIKAKO PERKUSIO TAILERRA. 17:30 – 19:30. 2004-2010 bitartean jaiotakoentzat. (Anaien parkea) Prezioa: doan