Unax Galarragak eta Marina Lertxundik irabazi zuten Erlo-Xoxoteko I. Orientazio Proba

0
Galarragak 57 minutu 38 segundo behar izan zituen proba bukatzeko eta donostiarra Lerxundi ordubete 19 minutu eta 55 segundo. Xoxoteko orientazio-mapa berria estreinatu zen, eta antolatzaileek aurreikusitako 200 partehartzaileko kupoa garaiz baino lehen bete zen, ingurune natural berri horrek orientazio-kirola egiteko sortu zuen interesaren erakusgarri.

Unax Galarraga donostiarra izan da azkarrena 5 kilometroko ibilbide tekniko eta fisikoan, eta mapa zehatz-mehatz irakurtzea ezinbestekoa izan da, antolatzaileek, GOT Gipuzkoako
Orientazio Taldeak, prestatutako 15 balizak aurkitu ahal izateko. Unaxek Jorge Urquizu nafarraren eta Aran Lertxundi zarauztarraren aurretik bukatu du.

Emakumezkoen proban, Marina Lertxundik irabazi du 6 segundo eskaseko aldearekin 19 minutu eta 55 segundoko denborarekin, Aitana Lertxundiren aurretik. Hirugarren, Dune Pascual nafarra heldu da, ordubete, 28 minutu eta 5 segundoko denborarekin. 200 parte-hartzaile baino gehiagok parte hartu dute GOT Gipuzkoako Orientazio Taldeak
Azpeitiko Udalarekin eta Lagun Onak Mendi Bazkunarekin elkarlanean antolatutako

Gipuzkoako orientazio liga herrikoiko mendi orientazio proba honetan. Adin guztietako partehartzaileek eta ibilbidearen zailtasunaren arabera aukeratu beharreko 3 ibilbidek Xoxote-
Erloko orientazio jardunaldi zoragarri batez gozatzeko aukera eman dute.