Zapatutik irailaren 11ra bitartean irekita izango da Azpeitiko kanpoko igerilekua

0
Uda sasoia iristeko gero eta egun guxtiago falta dira, eta udaro gisa Azpeitiko Udalak kanpoko igerilekua irekiko du; haur, gazte zein helduentzat gozagarri. Zapatuan, ekainaren 11n irekiko da eta irailaren 11ra bitartean zabalik izango da. Aurten, azken bi urteetako udetan hartu behar izan diren neurririk ez da izango, gianera. Igerileku hori, astelehenetik igandera, egunero izango da irekita, 11:00etatik 20:00etara bitartean.