Klasikoen irakurketa Ramon Saizarbitoriaren «Martutene» eleberriarekin egingo da

0

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak gaur goizean parte hartu Klasikoen irakurketa etenik gabearen bosgarren aldian, aurten Ramon Saizarbitoriaren «Martutene» eleberriarekin egingo dena. Hain zuzen ere, euskal soziologo eta idazlea izan da liburuaren lehen paragrafoa irakurtzeko ardura izan duena, gaur 08:00etan, ekitaldiari hasiera emanez.

«Martutene» izan da hautatua, garai bati amaiera ematen dion eleberria delako, 1989 eta 2012 artean igarotakoari. Ekitaldiaren arduradun Bilbo Zaharra euskaltegiak adierazi duenez, ezin ahituzkoa da eleberria, eta euskal unibertsoa definitzen duten diskurtso ia guztiak interpretatzeko aukera ematen du: antropologikoa, euskalkiei buruzkoa eta herri txikietakoa, politikoa, bortizkeriari buruzkoa, gastronomikoa, artearen ingurukoa, musikaren ingurukoa eta beste.

Martutene 2012an argitaratu zen, eta bi bikoteren harremanak kontatzen ditu. Donostiako Martutene auzoan gertatzen da istorioa. Saizarbitoriak hainbat gai lantzen ditu eleberri horretan, hala nola literatur sorkuntza, medikuntza edo Euskal Herriko gatazka. Literaturako Euskadi saria jaso zuen, eta kritikari batzuen arabera, euskal literaturako azken hamarraldietako eleberririk onena da.

200 PARTE HARTZAILE

Aurten, aurreko aldietan bezala, jardunaldia formatu txikian egin da, 14:00etara arte, eta guztira 200 pertsonak parte hartu dutelarik. Euskara ikasleak jardungo dira, eta diasporako kideak ere bai, munduan banatuta dauden 50 euskal etxeen bidez. Gainera, berritasun moduan, aurten Bilboko ikastetxeetako ikasleek parte hartuko dute.