Donostiak ingurumen kalitate maila ezin hobeak mantentzen ditu

0

Cristina Enea Fundazioak Iraunkortasunari eta Klimari buruzko Urteko Txostena argitaratu du, zehazki 2021. urteari dagokiona. Txosten horrek agerian uzten du hiria pandemia aurreko baldintzetara itzuli dela; baina, hala ere, Donostiako herritarren zenbait bizi-ohitura aldatu dituela pandemiak.

Iraunkortasunari buruzko Urteko Txostena klima-aldaketaren aurkako borrokaren eta klima-aldaketarekiko egokitzapenaren ikuspegitik egin eta planteatzen da, Klima Aldaketaren Aurkako Donostiako Planean (DSS Klima 2050) ezarritako jarduera-eremuak kontuan hartuta. Azterlanak beste eremu erabakigarri batzuei buruzko informazioa ematen du, hirian bizi, lan egin eta hura bisitatzen duten pertsonen bizi-kalitatea eta ongizatea ebaluatzeko.

Ekologiako zinegotzi Marisol Garmendiak adierazi du «txostenak Donostiari buruzko azterketa egokia egiten duela, oro har. Horrez gain, hau ere aipatu du bizi-kalitateari buruzko item nagusiek datu positiboak ematen dituzten arren; ezin gara erlaxatu, batez ere klima-aldaketaren ondorioei aurre egiten lagunduko diguten ingurumen-helburuak lortzeko orduan. Ez da Udalaren erronka bat, hiri osoarena baizik. Erronka kolektibo horri egunero egiten diogu aurre, politika publikoetan eta gutako bakoitzaren eguneroko zereginetan».