Elkarte edo fundazioek memoria historikoa berreskuratzeko garatzen dituzten proiektuetarako 112.500 «-ko laguntzak onartu dira

0

Eusko Jaurlaritzak bide eman dio gaur memoria historikoa eta demokraziaren eta askatasunaren aldeko borroka berreskuratzeko, ikertzeko eta zabaltzeko proiektu espezifikoak finantzatzeko deialdiari, 1936-1977 aldian, Euskal Autonomia Erkidegoan. Deialdi hau 112.500 €-koa da, eta memoria historikoan diharduten elkarte eta fundazioek gauzatutako ekimenak sustatzera bideratuta dago.

Bi laguntza-lerro horiek eskuratzeko eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, eta proiektu guztiek amaituta egon beharko dute 2022ko abenduaren 31rako.

Behin EHAAn argitaratuta, eskabideak, erantzukizunpeko adierazpenak, justifikazioak eta gainerako ereduak izapidetzeko moduari buruzko zehaztapenak euskadi.eus egoitza elektronikoan egongo dira eskuragarri, eta Gogora Institutuaren webgunetik ere eskura daitezke.