Emakume Txokoaren 10. urteurrena ospatuko da ekainaren 17ko asteburuan

0
Emakume Txokoak 10 urte bete ditu eta hori ospatzeko ekainaren 17 eta 19an hainbat ekintza antolatu dituzte; Virginia Imanez monologoa, luntxa eta sendabelarern inguruko saio bat. Luntxerako eta sendabelarren saiorako izen ematea irekita izango da ekainaren 13a bitartean.

Hamar urte dira Emakume Txokoa ireki zuela Azpeitiko Udalak Izarraitz Pilotalekuaren azpiko lokaletan. Ordutik hamarkada bat darama emakumeen ahalduntzearen eta parekidetasunaren aldeko lanketa, proiektu zein sentsibilizazio kanpainak abian jartzen. Emakumeak ahalduntzeko espazio soil batetik haratago, emakumeen topaketa gune  eta prestakuntza leku bat da. Elkarren arteko sareak konfiantza eta konplizitate giroan sortzeko.

Idoia Arrizabalaga Parekidetasun batzordeburuak Azpeitia «parekideagoa, askeagoa eta  jasangarriago bat eraikitzeko gune ireki bat» dela azpimarratu nahi izan du. «Horretaz gain, Jabetze eskola edo bestelako ikastaro, jardunaldi zein hitzaldien bidez emakumeen formazioa eta ahalduntzea lantzen ditugu», gaineratu du. Hamarkada honetako lana errekonozitzea ere nahi izan du: «Hamarkada honetan espazio honi bere lekua eta izaera emateko eta emakumeek espazioa bere sentitzeko lanean aritu gara eta lan izugarria egin da». Urteurrena ospatzeko ibilbidean zehar era batera edo bestera Emakume Txokoaren parte izan diren zein oraindik ezagutzen ez duten herritarrak gonbidatu nahi izan ditu.

Datorren ekainaren 17an eta 19an, hamarkada honetan egindako lana gogoratu, errekonozitu eta ospatu nahi dute, eta horretarako hainbat ekintza antolatu dituzte.

Ekainaren 17an, Virgina Imazen Sexo o no sex Umore ikuskizuna izangoo da ikusgai, Sanagustinen. Ondoren, 19:30ak aldera luntxa egingo dute bertan. Igandean, ekainaren 19an, igandean, berriz, Aiora Urbietak gidatuta sendabelarren ikastaroa eskainiko da, 9:00etatik 14:00etara bitartean.Egunari hasiera emateko, sendabelarrei buruzko teoria azalduko du Urbietan;10:00ak aldera,  landareak identifikatzen ikasi eta biltzeko txangoa egingo da eta 12:00ak aldera, sendabelarren propietateak ezagutu eta ukendua egiteko aukera izango da.

Izen ematea ekainaren 13a arte

Ekintza guztiak doakoak izango badira ere, ekainaren 17ko luntxerako zein ekainaren 19ko sendabelarren ikastarorako aurrez izena eman behar da, ekainaren 13a baino lehen. Horretarako nahikoa izango da emakumetxokoa@azpeitia.eus helbidera idatzi edo 688 751 000 telefonora deitu eta idaztea.