Bi kale berri horien obrak esleituko ditu Udalak datozen asteotan, Gurutzetako inguru honetako erreforma burutzeko, zeinetan bi milioi euro baino gehiago inbertituko diren. Auzoko iriste-erraztasuna, espaloiak, errepideetako asfaltoa, argiteria eta saneamendua hobetuko ditu proiektuak. Horrez gainera, adinekoentzako parke osasungarri estalia eta haurrentzako beste gune bat sortuko dira.
Hasiak dira dagoeneko Gurutzetako El Cerco ingurua eraberritzeko lanak. Gaur goizean joan da Amaia del Campo alkatea bertara, lanak zertan diren ikustera. Barandiaran eta Samaniego kaleetako beste jarduketa bat gehituko zaie aurrekoei, eta horrela auzo guztia urbanizatuta geratuko da. Guztira, 2 milioi euro baino gehiago inbertituko da auzoko iriste-erraztasuna hobetuko duten lanotan, espaloi zabalagoekin, oinezkoentzako arrapalekin eta argiteria berriztuarekin, besteak beste. Hobekuntzen artean dira, gainera, adinekoentzako parke osasungarriak – horietako bat, estalia – eta haurrentzako jolas-gune bat.
Pixkanaka doa modernizatuz Gurutzetako auzoa, Barakaldo bizitzen ari den bigarren gizarte- eta hiri-eraldaketa handiaren ondorioz, pertsonak erdigunean jarrita eta auzoak protagonista handi direla. Horrela, bada, Bista Alai, Magallanes edo Gurutzetako plazan azken urteotan egin diren eraberritzeei inguru hau hobetzeko lanak gehitu zaizkie nagusiki, auzoko zerbitzuak modernizatuz eta iriste-erraztasuna hobetuz. Orain hasi da Sagasti, Blas de Otero eta El Cerco kaleak hartzen dituen jarduketa, milioi bat euro inbertituz. Eta datozen asteotan esleituko dira Barandiaran eta Samaniego kaleei dagozkien obrak. Ekainaren 8an amaituko da eskaintzak jasotzeko epea. «Horrela, Sagastitik zoladura berria izango du Balejoraino, bai eta iriste-erraztasun hobea eta argiteria eta ur sarea eta hornikuntzakoa ere zeharo berrituak», adierazi du Uriak.
ADINEKOENTZAKO LEHENENGO ARIKETA-GUNE ESTALIA
Jarduketa biek kaleak erabat eraberritzea dute xede, horretarako, espaloi berri eta zabalak, burdinurtu nodularreko hodiz egindako hornikuntza sareak, hornikuntza elektriko berriak airetiko pasabideak eta fatxadetako sare-tarte zenbait kenduta, argiteria publiko LED sistemaduna eta telefonia eta gas hornikuntza berriak egingo direla. Horrez gainera, galtzadak eraberritu eta oinezkoentzako pasabideak hobetuko dira, eta egingo diren eskailerek aintzat hartuko dituzte iriste-erraztasun baldintzak. Jarduketaren barruan daude hiri altzariak, eskudelak hainbat tartetan, ariketa osasungarriak egiteko adinekoentzako parkeak, bata Sagastin eta bestea, berriz, Samaniegon, era honetako lehenengo parke estalia izango dena hirian, eta lurrean margotutako haurrentzako jolas-gune bat ere bai.
7 hileko epe zenbatetsia du Sagasti, Blas de Otero eta El Cercoko obrak. 1.173.000 euroko aurrekontuaz lizitatu berri den Samaniego eta Barandiarangoak, ordea, 5 hileko epea izango du egikaritzeko, kontratua sinatu eta obraren zuinketa egiten denetik. «Benetakoa da auzoen alde egin dugun apustua, errealitate bihurtu baititugu hainbeste denboran erantzunik gabe egon diren auzotarren eskariak. Hori da gure lan egiteko modua, barakaldarrak eskutik helduta, denen bizitza kalitatea hobetzeko», esanez amaitu du.