Donostiako Udalak herritarrei eskaintzen dien online zerbitzua hobetu du NIRE KARPETA tresnaren bidez

0
PRUEBA

Gune berri honetan, herritarrek Udalarekin duten harremanarekin zerikusia duen guztia kontsultatu eta kudeatu dezakete

Herritarrekiko online harremana hobetzeko asmoz, Udalak optimizatu egin du NIRE KARPETA aplikazioa www.donostia.eus webgunean. Hala, herritarrek toki bakar batean eskuratu ahal izango dituzte beren dokumentu guztiak, eta baita kudeaketa guztiak bideratu ere. Tresna digitalean sartzen joango diren funtzionalitate berriez gozatzeko aukera ere izango dute. Aurrez aurreko arreta zerbitzua bere horretan mantenduko da udal bulegoen sare osoan.

Besteak beste, NIRE KARPETAren bidez:

  • Erroldari eta zerga informazioari lotutako izapideak egin ahal izango dira
  • Ordainketak kudeatu
  • Etxegintzarekin edo Alokabiderekin jardun
  • Lan-poltsak kontsultatu
  • Profil pertsonala eta Udalarekin harremanetan jartzeko lehentasunak kudeatu
  • Dokumentuak, ziurtagiriak, espedienteak, ordainketak eta udal-izapideak kontsultatu, kudeatu eta deskargatu
  • Profil pertsonala kudeatu

Nahikoa da interneterako konexioa duen edozein gailu digital edukitzea eta ziurtagiri elektroniko bat, hala nola BakQ sinadura elektronikoa.

Zerbitzu honen bidez, izapideak egiteko beste kanal bat eskaini nahi zaie herritarrei, modu errazean beren dokumentu eta tramite guztiak eskura ditzaten.

Halere, Udalak bere horretan eusten dio guztion beharrei egokitutako hurbileko zerbitzu bat eskaintzeko konpromisoari. Horretarako, lau bulegoz osatutako sare bat du:

  • Easo
  • Morlans
  • Arroka
  • Altza,
  • Zerga-bilketako bulegoa
  • Etxegintza
  • Gizarte-zerbitzuguneak.

Gobernantza zinegotzi Juan Ramón Viles-ek adierazi duenez, Udalak arreta pertsonalizatuagoa eta administrazioarekin harremantzeko modu berrietara egokituagoa eskaintzeko egiten duen ahaleginaren parte da tresna berri hau.

Udala ahalegina egiten ari da herritarrak eguneroko erabilera-estandarren arabera artatzeko; izan ere, milaka herritarrek izapide asko modu telematiko eta digitalean egiten dituzte, bankuarekin, osasun-zerbitzuarekin edo administrazioarekin”, adierazi du.

Hori guztia, jarraitu du Viles-ek, “aurrez aurreko arreta murriztu gabe. Aitzitik, bulegoetako zerbitzua eta ordutegiak indartu ditugu. Hala, behar duen orok herritarren arretarako dauzkagun lau guneetako edozeinetara joateko aukera izaten jarraituko du”.

Udalak Donostiako herritarrak zuzenean artatzeko betebeharra du, eta tresna berri honek izapide eta kudeaketa asko erraztuko ditu”, azaldu du Viles-ek.

Udalinfo-ren datuak

2021ean, Udalinfoko lau bulegoetan 57.596 pertsona artatu ziren, eta autotramitazioko makinetan 34.605 eragiketa egin ziren. Telefono bidezko arretaren bidez 92.400 kontsultari erantzun zitzaien, eta herritarren postontziaren bidez (dPostontzia) 27.435 iradokizun jaso ziren.
Guztira, iaz 158.895 izapide kudeatu ziren herritarren arretarako bulegoetan, % 54 aurrez aurre (85.895) eta % 45 online (72.153).

Erlazionatutako dokumentuak

2022/06/08-an argitaratua