Donostiako Udalaren kudeaketa osasun-larrialdian erreferente Europako Kontseiluan

0

Donostiako alkate Eneko Goiak Europa Saria jaso duten Hirien Elkartearen Batzarraren aurrean aurkeztuko ditu COVID19aren osasun-larrialdiari aurre egiteko egin diren hainbat ekimen

Udalak COVID10aren osasun-larrialdiaren une zailenetan egindako kudeaketak Europa Saria jaso duten Hirien Elkartearen Batzarraren aitortza jasoko du.

Donostiako alkate Eneko Goiak eta Estrategia Bulegoko zuzendari Kepa Kortak Frantziako Estrasburgo hirira bidaiatuko dute bihar Europako Kontseiluan agerrraldia egitera. Bertan, Udalak COVID19aren osasun-larrialdiari aurre egiteko martxan jarritako hainbat ekimen aurkeztuko dituzte.

Aurkezpena “Osasun-larrialdiakUdal administrazioaren arlo ezberdinetako funtzionamenduan izandako eragina” izeneko hitzaldian egingo du. Eta hitzaldi horren moderatzaile Europa Saria jaso duten Hirien Elkartearen presidente Krzysztof Matyjaszczyk izango da. Bertan, Eneko Goiak parte hartuko du beste lau hirirekin batera – Mülheim an der Rhur (Alemania), St. Pölten (Austria), Würzburg (Alemania), eta Czestochowa (Polonia) –. Hiri hauen kudeaketa ereduak Batzarra osatzen duten 82 hirien artean aukeratuak izan dira.

Horren harira, Goiak honakoa azpimarratu du: Europa Saria jaso duten Hirien Elkarteak zoriondu gaitu osasun-larrialdiaren une zailenetan egindako lanagatik eta eskatu digu gainerako hiriei martxan jarritako hainbat neurri azaltzeko. Eta besteak beste interesa adierazi dute Lagunkate, PREK edo kultura emankizunak uneko egoerari egokituta mantentzeko egindako apustuagatik”.

Donostiako alkateak bere konpromisoa berretsi du europako balioekin eta segidakoa gaineratu du: “Donostiak europarra sentitzen du bere burua, eta bere balioetan indartu behar duen Europa batean duen papera aldarrikatzen du; bereziki, ziurgabetasun une hauetan, hain zuzen ere, erronka handiei aurre egiteko unea denean. Eta horrretarako ezinbestekoa da gainerako Europako hiriekin elkarlanean aritzea, estrategiak eta esperientziak elkarbanatuz komunitate bezela indartzek. Eta foro honek horretarako aukera emango digu”.

 

Ucraniarekin elkartasuna

 

Batzarraren une berezienetakoa izango da Ukraniako Jarkov, Ivano Frankivsk y Khmelnytskyhirietako alkateek hitza hartuko dutenean. Hiru hiriek Europa Saria jaso zuten 2010, 2018 y 2021ean.

Hiru alkateek on-line bidez parte hartuko dute Batzarra osatzen duten gainerako hiriekin batera Ukraniako gerrari buruzko hitzaldian. Eta hitzaldia amaituko da Europa Saria jaso duten hirien babesa erakutsita.

2022/06/08-an argitaratua