Bilboko Udalak erabaki du ostalaritzako lokalak ixteko ordutegia bi orduz luzatzea, Fitok San Mamesen emango duen kontzertua dela-eta.

0

Bilboko Udalak erabaki du ostalaritzako lokalak ixteko ordutegia bi orduz luzatzea, Fitok San Mamesen emango duen kontzertua dela-eta.

Neurri hori Bizkaiko Ostalaritza Elkarteak eskatuta ezarri da, eta oraintsu erabaki du Udalak, pandemiaren ondoriozko murrizketak bertan behera utzi diren honetan. Eskaera egiteko arrazoia izan da ekitaldi handiak eta ospakizunak egitekoak direla urian, eta, hala, hilaren 11n (zapatua) ordutegia luzatuko da.

Horrela, bada, ordutegia ostalaritzako lokal guztientzat luzatuko da, salbu eta “egunekoentzat”, “osagarrientzat” eta terrazentzat, ohiko ordutegia dutelako. Establezimenduen kanpoaldean edariak hartzeko ordutegia ere ez da luzatuko.

Bizkaiko Ostalaritza Elkarteak ordutegia luzatzeko eskatu ohi dio Udalari egun seinalatuetan. Hala, bada, dagoeneko ezarri da ordutegi luzeagoa 2022an noiz aplikatuko den.

    • Aste Santua, apirilaren 14tik 16ra.

 

    • Final Four Basketball Champions League: maiatzaren 6a eta 7a.

 

    • Fitoren kontzertua: ekainaren 11.

 

    • Bilbao Music Legends Fest: ekainaren 25a.

 

    • Bilbao Bizkaia Rock Day (Metallica): uztailaren 3a.

 

    • BBK Live Bilbao jaialdia: uztailaren 7, 8 eta 9a.

 

    • Bilbao Blues Festival: uztailaren 29 eta 30a.

 

    • Aste Nagusia: abuztuaren 20tik 27ra.

 

    • Halloween: urriaren 31.

 

    • Gabonen aurreko asteburuak: abenduaren 2, 3, 9 eta 10a.

 

    • Gabonak: abenduaren 15, 16, 17, 22, 23, 24, 29, 30 eta 31, eta urtarrilaren 5a eta 6a.