Bilboko Udalak dantzarekin hitzordua proposatzen du ekainaren 12an

0

Bilboko Udalak dantzarekin hitzordua proposatzen du ekainaren 12an, igandean, Gasaren Plazan, «Bilboko Dantzaguneak Kalera!» ekimenaren bigarren edizioarekin.

Programa honen helburua da Uriko dantza akademien lana ikusaraztea, eta Udalak irakasleei eta ikasleei babesa adierazteko apustua egitea; hiriko bizilagunekin beren lanaren fruituak partekatzea eta balleta, euskal dantzak, flamenkoa, funkya edo salsa bezalako diziplinak faltako ez diren programazioa partekatzea.

“Bilboko Dantzaguneak Kalera!” hitzorduan hiriko hamaika dantza eskolak hartuko dute parte. 12:00etatik aurrera, Escuela de Danza Igor Yebra; Danza María Fernanda; Escuela De Danza Miriam; Ballets Olaeta; Estudio de Ballet Clásico Teresa González Ardanaz; eta All Dance ikasleen emanaldiak izango dira ikusgai.

Bigarren txandan, 17:00etan hasiko dena, Escuela De Ballet Tamara Blancok; Escuela De Danza Sara Etxebarrik; Estudio De Ballet Ana María Aurrecoecheak; Bilbao Baila Dantza Eskolak; eta Dena Bilbaok parte hartuko dute.

Gainera, Panpotx Kultur Taldeak giroa alaituko du eskola baten eta bestearen arteko trantsizioetan.

SARE SOZIALAK:

www.bilbaokultura.eus