Doako kontzertuak ekarriko ditu berriro Hiriko Soinuak-en laugarrenak Barakaldoko kaleetara

0

Doako kontzertuak ekarriko ditu berriro Hiriko Soinuak-en laugarrenak Barakaldoko kaleetara, pandemiak bi urtez eragotzi eta gero. Gainera, proiektua ixteko doako jaialdia jardunaldi bakarrean egin beharrean bi jardunalditan  egingo da urtero. Hala jakinarazi du gaur goizean Jonathan Martín Gazteria arloko zinegotziak, eta jakinarazi du zabalik dagoela bandek eta bakarlariek lehiaketan izena emateko epea.

Aurten ere, Barakaldoko Udalak Hiriko Soinuak lehiaketaren aldeko apustua egin du, Euskadin hazten ari diren bakarlari eta banden bila, uztailaren 20ra arte. Orain arte bezala, sariei dagokienez, besteak beste, sari nagusia eta Barakaldoko artista onenaren saria irabazten dituzten taldeek Gaua Produccionesen estudioetan disko bat grabatu, ekoitzi eta masterizatzeko aukera izango dute; eta Berdintasuna eta Euskara sariak irabazten dituztenek, berriz, single bat eta abesti bat, hurrenez hurren.

Sari Nagusiko eta Barakaldo eta Berdintasuna sarietako bederatzi finalistek zuzenean jardungo dute San Bizente parkean, irailaren 24an. Epaimahai profesionalak erabakiko du zuzenean Euskara sariaren proposamen irabazlea.

Lehiaketako lau kategorien proiektu irabazleek urriaren 21ean eta 22an jardungo dute Herriko Plazan egingo den jaialdian, Estatuan ibilbide aitortua duten eta aurrerago ezagutzera emango diren bi bandarekin batera.  Finala eta jaialdia doakoak izango dira.

«Hiriko Soinuak» proiektuak erakutsi du eraginkorra eta indartsua izan dela sortzen ari den talentu musikala hautemateko eta sustatzeko, eta arreta berezia jarri da tokiko taldeetan.  Iaz, parte hartzeko errekorra gainditu genuen berriz ere, 129 artistarekin; horietako 33, barakaldarrak.

Tresna hori oso baliagarria izan da parte hartzen duten proposamenak sustatzeko eta, irabazleen kasuan, arlo profesionalean lehen urratsak ematen laguntzeko.  Bi urteko pandemiaren ondoren, aurten doako kontzertuak itzuliko dizkiegu Barakaldoko kaleei, eta jaialdia indartuko dugu. Jardunaldi batetik 2 jardunaldira igaroko da, eta berriz ere pizgarri izango da ostalaritzarako eta tokiko merkataritzarako», adierazi du Martínek hori

NOLA HARTU PARTE?
www.barakaldo.eus webgunean eskuragarri dagoen inskripzio-fitxa betez eta hirikosoinuak@gmail.com helbidera bidaliz uztailaren 20a baino lehen, mp3 formatuko 2 abestirekin, promozio-argazki batekin eta proiektuaren biografiarekin batera; horiez gain, taldeko kideen NANaren edo erroldatze-agiriaren ziurtagiriaren fotokopia ere aurkeztu behar da, EAEkoak direla egiaztatzen duena.

Gutxienez kide bat Barakaldon erroldatuta dutela egiaztatzen duten musika-proiektuak Barakaldoko artista onenaren sarirako hautagai izango dira, gainerako kategoriez gain –beherago adierazitako baldintzak betez gero–.  Taldekideen % 50 gutxienez emakumeak direla egiaztatzen duten musika-proiektuak Berdintasuna saria lortzeko hautagai izango dira, gainerako kategoriez gain –beherako adierazitako baldintzak betez gero–.

KATEGORIAK ETA SARIAK

  • Kategoria nagusiko artistarik onena
    • Gaua Produccionesen estudioetan disko bat grabatzea, ekoiztea eta masterizatzea.
    • Hiriko Soinuak jaialdian jardutea (urriaren 21-22an, Herriko Plazan)
  • Barakaldoko artistarik onena
    • Gaua Produccionesen estudioetan disko bat grabatzea, ekoiztea eta masterizatzea.
    • Hiriko Soinuak jaialdian jardutea (urriaren 21-22an, Herriko Plazan)
  • Berdintasuna kategoriako artistarik onena
    • Gaua Produccionesen estudioetan disko bat grabatzea, ekoiztea eta masterizatzea.
    • Hiriko Soinuak jaialdian jardutea (urriaren 21-22an, Herriko Plazan)
  • Euskara kategoriako artistarik onena
    • Gaua Produccionesen estudioetan abesti bat grabatzea, ekoiztea eta masterizatzea.
    • Hiriko Soinuak jaialdian jardutea (urriaren 21-22an, Herriko Plazan)

NORK HAR DEZAKE PARTE?

Baldintza hauek betetzen dituzten musika-proiektu guztiek eman ahal izango dute izena lehiaketan:

  • Proiektuko kide bat, gutxienez, Euskal Autonomia Erkidegoan jaioa izatea edo bertan erroldatuta egotea
  • Proiektuko kideak 16 urtetik gorakoak izatea
  • Izena emateko unean ez dezatela editaturiko disko bat baino gehiago izan, disko etxe batekin kontratua eduki edo ez.
  • Gaiak originalak izan behar dira.  Erakundeak hala eskatzen badu, egiletza frogatu beharko da.
  • Antolatzaileek lehiaketarako oinarrietan ezarritako baldintzak betetzen ez dituzten proiektuak baztertu ahal izango dituzte lehiaketaren edozein fasetan.

Argibide gehiago: