Euskaltzaleen Topagunearen bidez, Azpeitiko euskaraldia lantzeko pertsona bat kontratatuko da. Lan jardun erdiko lanpostua izango da eta irailaren 1ean hasita 4 hilabeteko kontratua izango du. Lanpostuan interesa duten pertsonek curriculumak eta motibazio gutunak, Lansarean webgunearen bidez edo posta elektronikoz bidali behar dute mikel@topagunea.eus helbidera. Horretarako azken eguna ekainaren 22a izango da.
Azpeitiko Euskaraldia ekimenaren baitako eragiletza lanak bere ardurapekoak izango dira eta honako zereginak izango ditu, besteak beste:
- Herriko eragileei eta herritarrei Euskaraldia ekimena aurkeztu (elkarteak, enpresak, norbanakoak…) eta prestakuntza eskaini.
- Euskaraldiko Batzordea ahaldundu eta indartzeko ekimenak garatzea eta dinamizatzea.
- Tokian tokiko komunikazio plangintza bideratu eta ekimenak garatu.
- Entitateen lanketa planifikatu eta garatu.
- Herritarrak ahobizi/belarriprest dinamikarako aktibatu eta prestatu.
- Herritarren eta entitateen izen ematea antolatu.
- Balorazioa eta aurrera begirako urratsak adostu herriko euskaltzaleekin.
- Ekimenaren aurrekontua kudeatu.
- Dinamizazioa: Antolatzaileen eta herriko boluntarioen lana koordinatu. Koordinazio orokorreko mintegi eta bileretan parte hartu eta ekimen orokorreko sustatzaileekin koordinatuta egon.
Baldintzak
- Euskara maila egokia izatea (idatziz zein ahoz).
- Azpeitia ondo ezagutzea.
- Euskaltzalea izatea eta euskalgintzaren ezagutza izatea.
- Jendaurrean eta jendearekin harremanetarako gaitasuna izatea.
- Eragiletzarako gaitasuna izatea (ekimena herrian zabaldu eta ekimenera jendea erakartzeko abilezia).
- Kudeaketarako gaitasuna izatea.
- Komunikazio alorreko ezagutza izatea baloratuko da (sare sozialak, bideoen sorrera, webguneen kudeaketa, diseinua, ofimatika…).
- Lanerako autonomia maila altua izatea ezinbestekoa da.
- Ordutegi malgutasuna izatea ezinbestekoa da.
- Gidabaimena eta autoa.
Hautaketa prozesuaren jarraibideak
Curriculumak eta motibazio gutunak, Lansarean webgunearen bidez edo posta elektronikoz bidali behar dira: mikel@topagunea.eus helbidera. Epemuga: ekainak 22