URAk presa puzgarri bat kendu du Zaldibia ibaian, Zaldibia parean (Gipuzkoa), Santa Fe kaleko 13. zenbakiaren aldamenean. Eraistearen helburua Zaldibia ibaiko arrain-faunaren iragazkortasuna lortzea izan da, presak arrainen erremonterako eragin izan duen oztopo fisiko garrantzitsua kenduz. Obrak apirila eta ekaina bitartean egin ziren, eta 27.600 €-ko aurrekontua izan dute, BEZa barne.