Nuria Rodríguezek zuzentzen duen Gizarte Kohesio arloak antolatu du larunbat honetarako Zurrumurruen aurkako Giza Liburutegiaren bigarren edizioa, goizeko 11:00etan, eta udalerriko bost bizilagunen testigantzak entzungo dira. Ekimen honetan, beren benetako istorioak partekatzen dituzten pertsonak dira liburuak, eta elkarrizketa eta enpatia sustatzen dute.
«20 minutuz, gutxi gorabehera, liburu bihurtuta partekatuko dituzte beren bizipenak, irakurle edo entzuleen aurrean. Liburuekin dihardugunean bezala, pertsonak ez ditugu epaitu behar ‘azala’ bakarrik ikusita. Ekimen honen bidez, topaketarako eta elkarri eragite positiborako gune bat sortu nahi dugu, eta bide batez, aurreiritzi eta estereotipoen inguruko eztabaida sustatu», azaldu du Rodríguezek.
Gaztelaniaz izango da jarduera, eta 14 urtetik gorako barakaldar orok hartu ahal izango du parte. amekadi@gmail.com posta elektronikoz eman behar da izena, edo bestela, whatsappa bidali 670745032 telefono zenbakira..
Copenhage sortu zen Human Library (Giza Liburutegia), 2000 urtean. Ulermena aniztasunetik abiatuta eraikitzea du helburu, eta horretarako, esparru seguru bat sortu, elkarrizketa bideratu ahal izateko.
Bestalde, Barakaldon Bizi programak beste edizio bat jarri zuen abian. Udal harrera-programa bat da, duela gutxi Barakaldora etorri diren immigratzaileei zuzendua. Programaren helburu orokorra Barakaldoko udalerrian bizi diren etorkinen gizarte-desberdintasunak murriztea da, osasun psikosoziala sustatuz eta harrerako gizartean sartuz, dauden eskubideak, zerbitzuak eta baliabideak ezagutzera emanez eta hurbilduz, bai eta trebetasun subjektiboak garatuz ere, kultura- eta genero-premia bereizgarriak kontuan hartuta.
Barakaldon Bizi programa goizez egingo da, eta igandean egiteaz gain, beste lau saio izango ditu ekainaren 12an, 19an eta 26an. Bi jarduera osagarri ere antolatu dira. Lehenik eta behin, udal baliabideetara hurbilduko gara Inguraldeko Innobak-Beurko eraikinean ekainaren 23an, eta bisita bat egingo dugu Errekatxoko CIHMA-Luis Choya Almaraz eraikinera uztailaren 3an.
Orain dela hamahiru urte baino gehiagotik ari da abian jartzen, udalerrian, Barakaldon Bizi programa. Denboran zehar, edukiak udal mugartean finkatutako etorkinen kolektiboan antzemandako aldaketetara egokitu dira.