Astekonomiak islatzen du KPIak maiatzean izan duen igoera eta lehen hiruhilekoan etxebizitzak izan duen garestitzea, baita Euskadin sozietateen sorrerak duen erritmo bizia ere

0

Kontsumo Prezioen Indizea izenburutara itzuli da. Asteko adierazlerik adierazgarrienen artean, Astekonomiak Kontsumo Prezioen Indizearen etengabeko igoerari erreparatu dio; izatez, urte artekoa maiatzean % 8,3raino igo zen Euskadin, apirileko datua baino puntu erdi gehiago.

Bestalde, inflazioak % 4,7 egin zuen gora, hau da, aurreko hilean baino lau hamarren gehiago. Erregaietan, elikagai batzuetan eta jatetxe-sektorean izandako igoeraren ondorioz batik bat.

Bestalde, eta Estatistika Institutu Nazionalak argitaratutako informazioaren arabera, Euskadin, 2022ko lehen hiruhilekoan, etxebizitzaren prezioak % 6,3 egin zuen gora urte artekoan.

Pixkanaka, etxebizitzaren prezioak leheneratzen ari dira, baina oraindik oso urrun daude 2008-2009ko finantza-krisialdiaren aurreko mailetatik.

Euskadin enpresen sorreraren inguruko albisteak hobeak dira. 2022ko lehen lau hiletan, 1.120 sozietate eratu ziren, ia joan den urte osoko kopuru bera da. Eta bi kopuru horiek pandemiaren aurreko urteetan erregistratutakoak baino zertxobait txikiagoak dira soilik.

Asteroko laburpen hau da gaurkotasun ekonomikoaren hedapena eta jarraipena errazteko Ekonomia Zuzendaritzak prestatzen duen “Astekonomia” izeneko minutu bateko bideoen oinarria.