Astelehenean irekiko da Zazpi Kaleetako merkatariek eta egoiliarrek beren ibilgailuak erregistratzeko epea

0
PRUEBA

Datorren astelehenean, ekainak 20an irekiko da Zazpi Kaleetako merkatariek eta egoiliarrek beren ibilgailuak erregistratzeko epea; izan ere, irailetik aurrera Bilboko Udalak gaitutako matrikula-irakurgailu digitalen sistema abiaraziko da. Perimetro osoan instalatuta dauden gailu horiei esker, ibilgailuak Zazpi Kaleetako oinezkoen gunera sartzeko modua monitorizatu ahal izango da.

Joan den martxoan, Bilboko Udalaren Udalbatzak Oinezkoen lehentasuneko guneen Ordenantza onartu zuen. Ordenantza horretan, Zazpi Kaleek atal espezifiko bat daukate, ondarearen balioa eta balio historikoa duelako, eta irailaren 1etik aurrera jarriko da indarrean.

Nora Abete Mugikortasun eta Jasangarritasun Saileko zinegotzi ordezkariak aplikazioaren eta bulego berriaren aurkezpenean gogorarazi du “oinezkoentzako eremuak nagusiki oinezkoek erabiltzeko espazioak direla, eta ibilgailuen sarbidea ahalik eta gehien mugatzen dutela. Zarata eta kutsadura gutxitzen dira horrelako eremuekin, bide-segurtasuna areagotzen da eta ibilgailuen sarrera mugatzen da.

IBILGAILUAK ERREGISTRATZEA

Zazpi Kaleetako egoiliarrek eta merkatariek beren ibilgailuei alta eman diezaiekete ekainaren 20an aurrera eskura izango dituzten erregistro-sistemetan.

Etxebizitza bakoitzeko baimen bat lor dezakete eta, gehienez ere, ibilgailu bi erregistratu ahal izango dituzte bertan. Horretarako, aukera bi daude:

    • BilbaoAccess aplikazioaren bidez. Telefonoen aplikazio honekin (Android eta IOS) erabiltzaileek beren ibilgailuak erregistra ditzakete eta oinezkoen guneetako sarrerak kudea ditzakete. Google Play eta App Store zerbitzuetan dago eskuragarri.

 

    • Hitzordua eskatuta eta Miguel Unamuno plazako 2an dagoen Zazpi Kaleetako Oinezkoen Lehentasuneko Guneko Bulegora (2. lonja, atzeko aldea) joanda. Ordutegia: 09:00etatik 13: 00etara eta 15:30etik 17:30era da, lanegunetan. Telefonoa: 94 436 08 87.

 

Udal-egoiliarrentzako partzela daukaten pertsonek ez dute alta emateko eskaera egin beharko, matrikulak automatikoki erregistratuko baitira udalaren datu-basetik.

Bestalde, garaje pribatuetan plaza daukaten ibilgailuen jabeek eskabidea bete eta Unamuno plazako bulego berrian, barrutiko udaltegian edo San Agustin eraikinean entregatu beharko dute.

ZAZPI KALEETAKO OINEZKOEN GUNEA

Hauek dira Zazpi Kaleetako oinezkoentzako gunera sar daitezkeen ibilgailuak: egoiliarren eta merkatarienak, bizikletak eta mugikortasun pertsonaleko ibilgailuak (MPI), gunean garajeak dituztenenak, salgaien zamalanetarako eta zerbitzuak emateko ibilgailuak, larrialdi-zerbitzuak eta zerbitzu publikoak, garraio publiko kolektiboko ibilgailuak, autotaxiak eta GTIak.

Gainera, San Nikolas-Askao-Unamuno plaza ardatzetik pasatzeko baimena daukate egoiliarrek (urtean 48 bider, hilean 4 bider) eta Unamuno plazaren eta Aurrekoetxea kalearen arteko Prim kaleko garajeetakoek, bai eta Zazpi Kaleak eta Prim kalea barne hartzen dituzten TAO bereizgarria duten ibilgailuek ere. Gainerako ibilgailuek debekatuta dute oinezkoen lehentasuneko gunean zirkulatzea, gelditzea eta aparkatzea.

Egoiliarrek eta merkatariek baimena lor dezakete etxebizitza bakoitzeko, gehienez ere bi ibilgailu. Debekatuta dago bi ibilgailuak aldi berean sartzea, baina hirugarren ibilgailu bat ere gonbidatu daiteke. Egoiliarrek eta merkatariek urtean 48 bider sar daitezke gehienez, hilean 4 bider, eta bakoitzean 30 minutu egon daitezke gehienez. Egoiliarren eta merkatarien ordutegia 8:00etatik 11:00etara da, astelehenetik domekara, astelehenetik eguenera, lanegunetan, 21:00etatik 23:00etara, eta domeka edo jaiegunetan 18:00etatik 23:00etara.

Bestalde, garaje pribatuek baimen bat izango dute partzela bakoitzeko, gehienez ere lau ibilgailurentzat, baina ezin izango dira aldi berean sartu eta ez dute ordutegi-mugarik izango. Udal-partzela batean bizi direnek ere ez dute ordutegi-mugarik izango.

ZAMALANAK

Zamalanak egiteko ibilgailuak izango dira bi eserlekuko ibilgailu mistoak, furgonetak eta baimendutako gehieneko masa (BGM) 5,5 tonatik beherakoa eta 2,9 metrotik beherako altuera duten kamioiak. Sarrrera eta egun bakoitzeko 30 minutu izango dira gehienez, eta ordutegia 8:00etatik 11:00etara izango da, astelehenetik zapatura.

Zazpi Kaleetako hotelek, ostatuek, pentsioek eta konponketa-tailerrek gainerako eremuetako baldintza berberak izango dituzte.

Bizikletan egiten diren banaketek ez dute ordutegirik, eta bizikleta orgadunen eta zama-trizikloen kasuan, enpresak baimena eskatu ahal izango du banaketa-lanak zehaztutako ordutegitik kanpo egiteko. Zerbitzua ematen ari diren autotaxiek eta GTI ibilgailuek ere baimena dute sartzeko, bai eta bizikletek ere, ordenantzak adierazitako baldintzen barruan.

SARE SOZIALAK: