Biurtekora bisitan datozen atzerriko 50 enpresen eta hogei bat barakaldarren arteko lan-topaketa informala antolatu du Barakaldok

0
PRUEBA

Datorren astean, astelehenarekin, ospatuko da Makina-Erremintaren Biurtekoa BECen, Coronavirusaren karietara lau urtez etenda egon eta gero: jende gehien biltzen duen egutegiko feria.  Prest dago Barakaldo, hiriko ekonomia sustatzeko, eta digitalizazioren eta 4.0 industriaren arloko atzerriko enpresen eta bertako hogei baten arteko lan-topaketa informal bat antolatu du. Helburua, hiriko jarduera-lerroak eta Barakaldoko ahalmen industriala ezagutzera ematea.   Horrez gainera, auzoak eta euren ostalaritza eta merkataritza eskaintza ezagutzeko ekintzak ere antolatu ditu udalak.

«Oso ona da Biurtekoa itzuliko delako berria, eta prest egon nahi dugu datozenei  hiria ezagutarazteko, enpresaren alorrean dugun ahalmena agertzeko eta Barakaldon kalean dauzkagun saltoki eta ostalaritza-establezimenduetan ekonomia-jarduera sortzeko aukerari probetxu ateratzeko», azpimarratu du Gobernu Irekia, Turismoa eta Berrikuntza Arloko zinegotzi Gorka Zubiaurrek.

TOPAKETA BARAKALDOKO ENPRESEKIN
Astelehenean bertan, BICen antolatu da digitalizazio eta 4.0 industriako enpresa barakaldarren eta azokara egunotan hurbilduko diren atzerriko enpresaburuen arteko topaketa. Biurtekoaren antolatzaileekin koordinaturik prestatu da topaketa, eta nazioarteko 50 enpresa baino gehiagok berretsi du parte hartuko duela, baita bertako hogei batek ere. Duela lau urte egin zen arrakasta handia izan zuen antzeko beste bat.

Bide batez, Barakaldok une honetan bizi duen gizarte eta hiri eraldaketa aurkeztuko du, bai eta kokatuko ere udalerria bisitan datozen enpresetarako aukera gisa.  «Betidanik esan dugu Barakaldoko industria-muskulua indartu beharra dagoela, eta orain Burtzeñan lurzorua izango dugu horretarako, aurki hasiko baitira deskontaminatzen hango lurrak», nabarmendu du Zubiaurrek.

Hilaren 13, astelehenarekin,  hasiko da Biurtekoa, eguerdian. Bisitariak BECera heldu ahala izango dute eskura Barakaldoko ostalaritza- eta merkataritza- eskaintza, bai eta antolatutako ibilaldiak eta jarduera ugari, hala nola ostegunetako pintxopotea.  Astelehen – asteartean, hilak 13 eta 14, bisita gidatuak egingo dira Munoa Jauregian, eta ostegunean, berriz, hilak 15, bisita gidatua Lorategi Botanikoan.

PATINETE ELEKTRIKOAK AUZOAK BECera HURBILTZEKO
Azkenik, Udalak BECera hurbildu nahi izan ditu auzoak, hiriko mugikortasun jasangarria sustatuz. Horretarako, astelehenetik ostegunera, Udalak alokatu dituen patinete elektrikoak erabili ahal izango dituzte Biurtekora etorri nahi dutenek. «Patineteak erabiltzera animatu nahi ditugu, bai eta Barakaldoko auzoetara hurbildu eta hiriak eskaintzen duen gastronomiaz gozatzera, kalitatezko produktuak erostera… ere. Finean, Barakaldon ondo pasatzera», azpimarratu du.