Elektrotxufla garaile Euskal Herriko I.Elektrotxaranga lehiaketan

0
Taldeak saninazioen bueltan beste saio bat eskainiko du herrian eta orduan jasoko dute 6.000€ko saria

Azpeitiko Udalak eta AZTE tabernarien elkarteak, elkarlanean, maiatzean herriko kaleetan giroa sustatzeko helburuz antolatu zuten Euskal Herriko I.Elektrotxaranga lehiaketa. Lehen egunean, lehen saioa eskaini zuen Elektrotxufla taldea izan da garaile epaimahaiaren arabera eta talde horrek jasoko ditu irabazlearen 6.000€ak. Horretaz gain, Saninazio festen bueltan berriro ikusgai eta gozagarri izango da herriko kaleetan taldea.
Azpeitiko maiatzak elektrotxarangen soinua izan du. Maiatzaren 7, 21 eta 28an izan dira kanporaketak. Egun bakoitzean, bi taldek hartu dute parte; guztira sei talde izan dira lehian.

Maiatzaren 7an, Elektrotxufla eta Zutik taldeak eman zieteb hasiera txapelketari. Maiatzaren 21ean, 3 Indarrok eta Game of txaranga taldeen txanda izan zen eta maiatzaren 28an, Matraka eta Ostikada aritu ziren.