Euskadin tximino baztangaren 9 kasu egiaztatu dira

0
PRUEBA

Euskadik, guztira, tximino-baztangarengatiko –“monkeypox” izenez ere ezagutzen da– bederatzi infekzio-kasu identifikatu ditu, pasa den maiatzaren 15etik nazioartean gaixotasun horrengatiko alerta jo zenetik.

9 gizonezko dira, 5 Bizkaikoak, 2 Gipuzkoakoak eta 2 Arabakoak, eta guztiek izan dituzte sintoma arinak; etxean bakartzeko eskatu zaie eta jarraipen anbulatorioa egin die Osakidetzak.

Tximino-baztangaren gaixotasuna oso ezohikoa da, eta, normalean, sukarra, mialgia, adenopatiak (gongoilen hantura) eta esku eta aurpegiko erupzioa eragiten ditu, barizelaren oso antzera. Joan den maiatzaren 15ean, Erresuma Batuak alerta jo zuen, 4 kasu egiaztatu detektatu baitziren; alerta gainerako osasun-sistemetara iritsi zen, Alerta eta Erantzun Goiztiarren Sistemari esker.

Erregistratu diren hiru kasu berriak Bizkaiko bi gizonenak Gipuzkoako batenak izan dira; infekzioaren sintoma arinak izan dituzte eta ez dute ospitalizaziorik behar izan.

Nobedade gisa, kasu berriek ez dute lotura epidemiologikorik Euskaditik kanpoko beste kasu batzuekin. Aste honetan bertan identifikatutako kasuak dira. Hori dela eta, Osasun Sailak dei egin nahi die herritarrei, infekzio hori prebenitzeko eta, sintoma bateragarririk izanez gero, etxean bakartzeko eta osasungintza-sistemarekin harremanetan jartzeko, transmisioa ekiditeko.

Alerta jo zenetik, Osasun Sailak eta Osakidetzak Euskadiko osasungintza-sistemako profesionalei “monkeypox”ekin bateragarriak diren sintomak dauzkaten pertsonak aurkituz gero zer urratsi jarraitu adierazi diete. Hori horrela, Euskadik jarraitzen du Osasun Alerta eta Larrialdiak Koordinatzeko Zentroarekin (CCAES) koordinatuta lanean, beste kasu susmagarri batzuk aztertzeko, halakorik egonez gero.

Osasun Sailak jarraituko du informazioa ematen, kasu egiaztatu gehiago egonez gero.