A1 mailatik, mailarik baxuenetik C1 mailaraino arteko saioak jasotzeko aukera izango da udan Azpeitian. Ekaina, uztaila eta irailean izango dira saioak; mailaren arabera. Aurten lehen aldiz euskararik ez dakitenentzako A1 maila eskainiko da eta C1 maila aurrez aurre zein online ikasteko aukera izango da.
B2 eta C1 mailak: Egunero bost orduko saioak (09:00-13:15) izango dira. Ekainaren 20an hasi eta uztailaren 20ra arte (105 ordu) izango da.
C1 maila online: ekainaren 27an hasi eta irailaren 23ra arte, 7 astez (4 ekain-uztailean eta 3 irailean). 9 ordu bakarkako lana + astean tutoretza ordu bat: 70 ordu.
A1 aurrez aurre: egunean 3 ordu (09:00-12:15), ekainaren 20tik uztailaren 22ra eta irailaren 1etik 23ra. A1 maila osoa egiteko aukera ematen du (120 ordu).
Euskaraz ikastea doakoa
Finantziazioari dagokionez, udal euskaltegiko gainontzeko ikastaroetan bezala, doan ikasteko aukera izango dute azpeitiar ikasleek, %85eko asistentzia izanez gero. Langabetuek edo egoera zaurgarrienetan dauden herritarrek ez dute dirua aurreratu beharrik izango.
Izena emateko edo informazio gehiagorako udal eusklategira jo dezakete (943 81 19 47) interesdunek.