Udabenturako ekintzetan izena emateko epea zabalik da ekainaren 17a bitartean

0
Gaurtik, ekainak 10, Udal Udaleku irekietako Udabentura programan izena emateko epea zabalik da. Ekintza horiek DBH 1etik Batxilergo 2ra arteko nerabeei zuzendutakoak dira. Aurtengoan ere ekintza aukera zabala izango dute herriko nerabeek. Izena emateko azken eguna ekainaren 17an izango da eta online egin beharko da. Hala ere, edozein arazo edo zalantza izanez gero, Gazte Informazio bulegora jo daiteke, bertara joanda, emailez (gib@azpeitia.eus) edo telefonoz (943 15 71 60 edo 943 15 71 61).

Egitaraua:

Ekainak 27: Lo egitera datozenekin antolaketa eguna
Ekainak 28-30: Kanpingean lo egitera irteera (DBH1-2)
Uztailak 1: Aurreko irteeran parte hartu dutenekin hamaiketakoa eya itxiera
Uztailak 4-5:  Kamiseta serigrafia tailerra. Kulturazekin.
Uztailak 6-7:  Bideogintza tailerra, Kulutrazekin.
Uztailak 8: Sormen azoka: Kulturaz ekintzak
Uztailak 11: Lo egitera datozenekin antolaketa eguna
Uztailak 12-14:  Kanpingean lo egitera irteera  (DBH3tik gorakoentzat)

Uztailak 15: Aurreko irteeran parte hartu dutenekin hamaiketakoa eta itxiera
Uztailak 18: Kirol ekintzak:CICING, ZUMBA ETA TRX

Uztailak 19: Surf egitera irteera

Uztailak 20: Mendiko bizikletan Zumaiara irteera
Uztailak 21: Kirol ekintzak:  CICING, ZUMBA ETA TRX
Uztaialk 22: Mendi irteera: Izarraizko bira

Ekintzen ordainketarako informazioa.