Zapatu honetan Barakaldon egingo den Bigarren Eskuko Bizikleten Merkatuak 123 izen-emate bildu ditu dagoeneko

0

Mugikortasun jasangarriaren eta ekonomia zirkularraren aldeko jardunean, oraindik bizikletak saltzeko aukera dagoela azaldu du Garapen Jasangarria eta Ingurumen Naturala arloko zinegotzi Alba Delgadok.

Anaien parkean, zapatu honetan  egingo den IV. Bigarren Eskuko Bizikleta Merkatuan dagoeneko 123 bizikleta jarriko direla salgai iragarri du Alba Delgadok zuzentzen duen Garapen Jasangarria eta Ingurumen Naturala arloak. «Oraindik bada bizikleta gehiago saltzeko aukera; beraz, herritarrak animatzen ditut egoera onean egonik erabiltzen ez diren bizikletak ekarriz parte hartzera», adierazi du Delgadok.

Goizeko 10:00etan zabalduko ditu ateak merkatuak, eta 14:00etan itxiko. Bizikletak 8:30etik aurrera eta ekitaldia hasi arte utzi ahal izango dira salmenta zerbitzuan.  Egoera onean dauden erabilitako bizikletak soilik onartuko dira, eta ez da ametituko 500 eurotik gorako salmentarik.

Saltzaileek telefono honetara hots egin behar dute izena emateko: Izen-emate fitxa betetakoan, hitzordua adostuko du antolatzaileak bizikleta merkatua zabaldu baino lehenago uzteko.

«Behar dugun modeloa erosteko aukera paregabea da bizikleta-merkatua, edo jada erabiltzen ez duguna saltzekoa.  «Aurreko merkatuetan denetariko bizikletak jarri ziren salgai:  haur eta gazteentzakoak, mendikoak, errepidekoak eta paseatzekoak. Agian, haurrentzakoak izan ziren ugarienak. Horrek badu logika, adin horietan bizikleta beharrak eta tamainak oso urte gutxitan aldatzen dira eta», azaldu du Delgadok.

Mugikortasun jasangarriaz gainera, ekonomia zirkularra sustatu nahi du Alba Delgadok merkatu horren bitartez adin guztietako herritarren artean: «Bigarren bizitza eskaintzen diegu bizikletei, beste berri bat egin beharrean. Horrela, hondakin gutxiago sortzen ditugu, ez dugulako zaborretara botatzen, eta bizikleta eraikitzeak eragiten duen kutsadura saihesten dugu. Bizikleta egiteko prozesuan lehengaiak erabiltzen dira, energia kontsumitzen da eta CO2ren gisako hondakinak sortzen dira, eta hori da, hain zuzen ere, berotze globalaren eta klima aldaketaren eragile nagusietako bat».

Bigarren eskuko bizikleten azoka