Ostiralean Aste Nagusia 2022k bere kartel iragarlea izango du

0

Datorren ostiralean, ekainaren 17an, Aste Nagusia 2022k bere kartel iragarlea izango du, lehiaketaren Epaimahaiaren bileraren ondoren.

Asteazkenera arte, hilak 15, herritarrek gustukoen dutenaren alde bozkatu ahal izango dute. Bilboko Udalak azken 48 orduetan parte hartzeko deia egin die bilbotarrei, lehiaketako 6 kartel finalistetatik bati botoa emateko: “ARTE POP”, “EXPLOSIÓN DE ORGULLO”, “DIVERSIDAD”, “LA SOMBRA DE LA DAMA”, “CUATRO PUNTOS CARDINALES” eta “ABRE LA CAJA” dira aurtengo lehiaketara aurkeztu diren 338 lanen artean hautatutako lanak.

Udalak bozketa-sistema mistoa prestatu du joan den hilaren 8tik ASTEAZKEN HONETARA, EKAINAREN 15ERA, ARTE, herritarrek Aste Nagusia 2022ren irudia aukeratzen parte har dezaten:

    • AURREZ AURREKO bozketa herrikoia Abandoko Barrutiko Udal Zentroan, Barrainkua kalean. Ordutegia 8:30etik 21:15era luzatuko da, astelehenetik ostiralera. Botoa eman ahal izateko, egiaztagiria erakutsi beharko da (NAN, gidabaimena edo antzekoa).

 

    • Herri-bozketa UDAL WEBGUNEAREN eta komunikabide eta kanal sozial laguntzaileen bidez.

 

Azken erabakiaren balioaren % 66 herritarrena izango da, eta gainerako % 33a, berriz, epaimahai espezializatuarena. Aste Nagusia 2022 irudikatuko duen lan finalistak 3.000 euroko saria jasoko du. Oinarriak Udalaren webgunean kontsulta daitezke. Epaia ekainaren 17an, ostiralean, jakinaraziko da.

SARE SOZIALAK: