Osasun Sailburuak hurbileko Lehen Mailako Arreta defendatu du profesionalen talde-lanean oinarrituta

0
PRUEBA

Gotzone Sagardui Osasuneko sailburuak hasiera eman dio gaur goizean UPV/EHUren udako ikastaroari, Lehen Mailako Arretaren iragana, oraina eta etorkizuna izenekoari. Sailburuak, 200 pertsona baino gehiagoren aurrean, hurbiltasuneko Lehen Mailako Arreta defendatu du, profesionalen talde-lanean oinarritua, pertsona bakoitza bere gaitasunekin eta guztiak osagarri. Asistentzia-maila horretan lan egiten dutenak osasun-erreferentzia dira bizitza osoan zehar, ziurtatu du sailburuak.