Bilboko Udalak abiarazi du epea Aste Nagusian terrazak eta kanpoaldeko megafonia elementuak ipintzeko eskaerak egiteko

0
Fotografía: www.tkshed.com

Bilboko Udalak gaur abiaraziko du epea datorren Aste Nagusian terrazak eta kanpoaldeko megafonia elementuak ipintzeko eskaerak egiteko.

Eskaerak gaurtik bertatik hasita egin daitezke, uztailaren 8ra arte. Epe hori igarotakoan, ez da eskaera gehiagorik onartuko.

Aurten, eta salbuespenez, ostalaritza sektoreak COVID-19aren pandemiaren ondorioz igaro behar izan dituen murriztapenak direla-eta, baimenen iraupen-epea abuztuaren 1eko 08:00etatik abuztuaren 31ko 24:00etara arte luzatuko da (epe horretan sartzen da jardueraren muntatzea eta desmuntatzea).

Neurri hori Udaleko talde politiko guztiei helarazi zaie eta Bizkaiko Ostalaritza Elkartearekin adostu da, joandako bi urte honetan egin izan den moduan.

Ostalaritza establezimenduen titular guztiek, interesa badute ostalaritzako terrazak edo kanpoaldeko megafonia elementuak jartzeko datorren Aste Nagusian, eskabide-orriak bete beharko dituzte, Udalaren web-orrian daudenakClick batetara» izeneko atalean).

Eskabide-orriak aurrez aurre aurkez daitezke, San Agustin eraikinaren beheko solairuan, aldez aurretik hitzordua eskatuta Espazio Publikoan (010, 944 010 010 edo Udalaren web orrian), edo elektronikoki, Espazio Publikoaren Zuzendaritzaren izapideen atalean.

2019an, era horretako 147 lizentzia izapidetu ziren Aste Nagusirako. 118 baietsi egin ziren, eta 29 ezetsi.

SARE SOZIALAK: