Eusko Jaurlaritzak 350.000 euroko zuzkidura onartu du Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegietan teknologia berriak ezartzeko

0

Gobernu Kontseiluak gaur egindako bileran onartu du Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegietan teknologia berriak ezartzeko eta/edo garatzeko dirulaguntzen deialdia. Guztira, Kultura eta Hizkuntza Politika sailak 350.000 euro bideratuko ditu liburutegi publikoen titular diren udalen, toki-erakunde eskudunen eta Euskal Autonomia Erkidegoko udal-liburutegi publikoen arloan eginkizunak esleituta dituzten udal-erakundeen artean banatzeko. Deialdi honek liburutegien azpiegitura indartzea du helburu, haien eskaintza digitala aberastuz.
Erakunde eskatzaileek hardware-ak edo euskarri fisikoak, softwareak edo informatika-sistemen euskarri logikoak eta telekomunikazio-sareak eskuratu eta/edo instalatu ahal izango dituzte.

Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian gaur onartutako agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Iazko deialdian, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak 96 udaletan teknologia berriak ezartzeko dirulaguntzak eman zituen. Erakunde horiek 200 eta 36.000 euro arteko dirulaguntzak jaso zituzten. Zenbatekoak esleitzeko, erakunde onuradunaren biztanleria hartzen da kontuan.