Izarraizko ateko ur-txorroak bihartik irekita izango dira

0
PRUEBA
Bihartik, ekainak 15, irailaren15era bitartean irekita izango dira Izarraizko atea parkeko ur-txorroak.

Larunbatean ireki zen kanpoko igerilekua, eta bihartik aurrera Izarraizko ateko ur-txorroen gunea ere irekita izango da. Bihartik irailaren 15a bitartean, goizeko 10:00etatik 20:00ak bitartean izango dira irekita, egunero.

2017ko uztailean parkea ireki zenetik ur txorroak erakargarri izan dira herritar zein bisitarientzat, eta aurtengoan ere horrela izatea aurreikusten du udalak. Parkea ireki zenetik, urtez urte parkea osatzen ari da udala eta gero eta herritar gehiago joaten dira bertara, egotera zein jolastera.

Parkea guztiona izanik, parkean giza-legez jokatzeko eskatu nahi du bukatzeko udalak; hondakinak ondo sailkatuta edukiontzietara botatzeko eskatu nahi du, zakurrak lotuta ibiltzeko eta jolasean, hizketan edo dena delakoan errespetuz ibiltzeko. Horretaz gain, gogoratu nahi du ur-putzuan ezin dela animaliarik sartu.