Lehiaren Euskal Agintaritzaren X. urteurrenean, Azpiazuk aditzera eman du agintzaritza horren ebazpenek 2,5 milioi euroko inpaktua izan dutela azken bost urteotan

0

“Lehiaren Euskal Agintaritzak lan handia egin du bere jarduera sustatzeko eta hedatzeko. Euskadiko enpresen % 96k badaki lehia librea existitzen dela. Haren lanari esker, Agintaritzaren ebazpenek 2,5 milioi euroko inpaktua izan dute azken 5 urteotan”.

Hitz horiekin, goraipatu du Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak erakunde autonomo horren jarduna, gaur goizean Bilboko Euskalduna Jauregian egin den X. Urteurrena ospatzeko ekitaldian.

Azpiazuk nabarmendu du lehia-eskubidea garrantzi handiko tresna eraginkorra dela plataforma digitalen merkatuaren boterea orekatzeko, eta, era berean, “helburu soziala duen tresna dela, azken helburua kate-mailarik ahulena babestea duena”.

Ildo horretatik, Lehiaren Euskal Agintaritzaren xedea da merkatuan lehia- eta gardentasun-baldintzak sustatzea, bermatzea eta hobetzea, Euskadin egiten diren jarduera ekonomikoei dagokienez.

Ekitaldiko beste hizlari batzuen hitzetatik, Azpiazuk Joaquín Almuniaren hitzak nabarmendu nahi izan ditu, eskumen-politikari buruz esan baitu “Europako merkatu bakarrean sakontzeko tresnarik eraginkorrenetako bat” dela; halaber, Danniel Inneratity filosofoarenak ere aipatu ditu, gizarte-ikuspegitik aztertu baitu lehia-agintaritzen zilegitasuna.