‘Argiztatutako gauak’-en lehen kontzertua izango da ostiralean

0
Datorren ostiralean, ekainak 17 eta uztailaren 1ean izango dira kontzertuak Soreasuko kulturgune ondoko plazatxoan. Guztira 15 musikari gaztek hartuko dute parte.

Musikari gazteen kontzertuak ikus eta entzungai izango dira ‘Argiztatutako gauak’-en baitan. Juan Antxieta musika eskolan musika ikasketetako azken urratsetan diren ikasleak izango dira protagonista. Lehen kontzertua ostiralean, ekainak 17, izango da. Pianoari eskainitako kontzertua izango da eta bi, lau eta sei eskutara joko dute. Lehen kontzertu horretan parte hartuko dute Yera Elorza eta Miren Urbietak, Ninbe Urbietak eta Maialen Oleak, Jone Odriozolak eta Intza Osinaldek eta Nahia Pineda eta Naia Oleak.

Bigarren kontzertua uztailaren 1ean izango da eta txistua eta arpa izango dira entzungai. Enaitz Zubizarreta eta Jone Odriozola, Saioa Berezibar eta Janitz Sorazu, Jon Azpeitia eta Alain Sorazu eta Amets eta Maria Sorazuk hartuko dute parte bigarrengo kontzertuak.

Bi kontzertuak 21:30etan hasiko dira, eta Mireia Galarza izango dute aurkezle eta Juan Antxieta Musika Eskolak, Udalak eta Kulturazek antolatu dituzte, elkarlanean.