Babes Komunitarioaren nazioarteko ordezkaritzak Castaños auzoa bisitatu du

0

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak antolatu duen Babes Komunitarioari buruzko jardunaldien esparruan, Auzolana II programaren ekimen analogoak garatzen ari diren hiri eta eskualdeetako ordezkariek, gaur, Bilboko Castaños auzoa bisitatu dute, Siriatik etorri den familia errefuxiatu batek azken bi urteotan partekatu duen bizi-espazioa ezagutzeko.

Ukrainak bizi duen gerraren ondorioz, herritarrek zuzendutako eskualde, udalerri eta boluntarioen milaka ekimen ari dira abian jartzen gaur egun Europa osoan, iristen diren errefuxiatuak hartu eta laguntzeko. Bisita, beraz, harrerako eta elkartasuneko herritarren lehen ekimen horien balantzea egiteko eta Estatuak zuzentzen dituen erantzunekin elkarreraginean nola diharduten eta errefuxiatuei harrera egiteko aliantza berrietara nola gehitu daitezkeen aztertzeko funtsezko unean egin da.

Xabier Legarreta Eusko Jaurlaritzako Migrazioko zuzendariaren eskutik, Europako ordezkaritzak ezagutu du, besteak beste, familia horren seme-alabek hezkuntza zer ikastolatan jaso duten edo kontsultarik edo azterketa medikorik behar izan dutenean Osakidetzaren zer osasun-zentrotara joan diren.

Era berean, Europako ordezkaritzak elkarrizketak eta esperientzien trukeak egin dituzte errefuxiatuak hartzeko eta integratzeko Eusko Jaurlaritzak finantzatu duen programa arrakastatsu horretan tokiko eragile gisa esku hartu duten boluntarioekin.