Barakaldok adinekoek egindako lagunkoitasun-diagnostikoa onartu du

0

Barakaldo Lagunkoia proiektuak dagoeneko baditu bere lehen fasearen emaitzak, Adinekoekin egin duen Lagunkoitasun Diagnostikoa; diagnostiko horren arabera hiriak azterketa gainditzea lortu du. Amaia del Campok, Barakaldoko alkateak, talde eragilearen laguntza izan du diagnostikoaren ondorioak aurkezteko ekitaldian. «Diagnostiko honek ikuspegi orokorra ematen digu eta gure herriak hurrengo fasean Barakaldo adiskidetsuagoa, inklusiboagoa eta berdintasunezkoagoa izan dadin burutu behar dugun ekintza-plana egiteko jasaten dituen premia nabarmenenak adierazten ditu» esan dute talde eragilearen ordezkariek.

Datu orokorretan, barakaldarrek uste dute Barakaldo ondo baloratutako hiria dela adinekoentzat, eta etxebizitza (4,57) aisialdiko jardueren eskaintza (4,98) eta komunikazioa eta informazioa dira 5etik beherako balorazioa duten gai bakarrak. Esparru horietan etxebizitzaren prezio altua, oztopo arkitektonikoak kentzeko egokitzapenik eza edo bakardade-sentsazioa nabarmentzen dira. Ildo horretan diagnostikoak jasotzen dituen proposamenak etxebizitzarako sarbidea errazteko neurriak martxan jartzea edo etxebizitzak egokitzeko laguntza-lerroak abian jartzea dira. Komunikazioari dagokionez, oso positiboki baloratzen dira 010 edo hurbiltzailearen figura bezalako zerbitzuak, eta, adibidez, udal zerbitzuak ezagutzen direla igartzen da. Esparru horretan, diagnostikoan parte hartzen dutenek partaidetza sustatuko duen aldizkari soziokultural bat sortzea proposatzen dute, edo gizarte-zerbitzuei, laguntzei eta etxez etxeko asistentziari buruzko informazioa ematea…

ONDOEN BALORATUTAKO ARLOAK
Altuen baloratzen den arloa familiarekiko, lagunekiko eta bizilagunekiko harremanena da, 6,99 puntu jasotzen dituena, non gizarte-ehuna eta -babesa eta bizilagunekiko, auzoetako merkatariekiko eta familiekiko harremanak nabarmentzen diren. Aldiz, egoera zehatzetan bizilagunen laguntzaren falta sumatzen da, beharrezkoa da belaunaldien arteko erreleboa,… Hori hobetzeko, zaintza-ekimenak identifikatzea proposatzen da, hirugarren adinekoentzako sare sozial bat sortzea, 60 urtetik gorako pertsonentzako lokal gehiago prestatzea…

Ondoen baloratutako hurrengo eremua herriaren barruan zein kanpoan mugitzeko garraio-moduak izenekoa da. Eremu horretan garraio publikoa, metroaren zerbitzua, langileen tratua eta Kbusen hiru linea egotea… azpimarratzen dira. Prezioa gutxiago baloratzen da, geltoki batzuek irisgarritasun arazoak dituztela, taxien prezio garestia… Eta alderdi horiek hobetzeko minibusak proposatzen dira urrutiago dauden auzoak lotzeko, lineei buruzko informazio eskuragarria ematea, mugikortasun murriztua duten pertsonentzako dirulaguntzak ematea,…

Parkeek eta aire zabaleko guneek 6,39ko balorazioa dute. Hemen positiboki baloratzen da mugikortasun mota guztietara egokituta daudela, aire zabaleko gune eta parke nahikoak daudela eta USOAren lana. Alderdi negatibo gisa gaineratzen da eremu estaliak falta direla, gauetan zaintza hobetu behar dela bandalismoa saihesteko… Proposamenen artean honako hauek aipatzen dira: espazio horiek jarduketekin dinamizatzea, udal-webgunean ibilbideei buruzko informazioa sartzea, komun publiko gehiago jartzea,…

Ondoen baloratutako hurrengo arloa udalerrian adinekiko dagoen errespetua eta inklusioa da, eta bertan nabarmentzen dugu Barakaldon adinekoak errespetatuak sentitzen garela eta hirian gozatu egiten dugula. Alderdi ez hain positibotzat jo dezakegu gutxi baloratzen dela desgaitasuna duten pertsonentzako aukera-berdintasuna. Ildo horretatik herritar guztiei zuzendutako errespetu-kanpainak egitea edo belaunaldien arteko harremanak lantzea proposatzen da.

Azkenik, 5.09 eta 5.08rekin, hurrenez hurren, gizarte-zerbitzuak eta parte-hartze sozialeko aukerak baloratzen dira (boluntarioak, elkarteak,…). Gutxien baloratutako alderdi horien arteko lehenengoari dagokionez, gizarte-zerbitzuek nola funtzionatzen duten ez jakitea, hirian egoitzarik ez izatea eta daudenak gainezka egotea dira. Hobetzeko proposamen gisa eskatzen da bakarrik bizi diren adineko pertsonen arreta indartzea eta etxeko laguntzako zerbitzuen denborak hobetzea edo egoitzetara sartzeko laguntzak handitzea. Azken puntuan, parte-hartze sozialari buruzkoan, modu positiboan baloratzen da aisialdiko jarduerak egiten diren lekuen kokapena, eta hobetu beharreko alderdi gisa nabarmentzen dira prezioa eta adinekoentzako aisialdiko alternatibak, baita nahi ez den bakardadearen kasuak egotea ere. Puntu honetan hobetzeko proposamen gisa adinekoentzako gimnasioak sortzea, adineko pertsonen esperientzia aprobetxatzea, auzoetako jardueren programak… proposatzen dira.

ASKO EGIN DA, ETA ORAINDIK LANA GERATZEN DA AURRETIK.
Alkateak eskerrak eman dizkio talde eragileari urte hauetan diagnostiko horretara iristeko egin duten lanagatik. Bertan 1.300 pertsonak baino gehiagok parte hartu dute, eta Barakaldo izan da prozesu honetan parte-hartze handiena lortu duen hirietako bat. «Gaur egun gure hirian % 30ek 60 urte edo gehiago ditu. Horrek espazio publikoak, zerbitzuak eta programazioa eraldatu behar izan dituen hiri bihurtu gaitu, gero eta bizi-itxaropen handiagoa duten bizilagunentzat egokitzeko. Urte gehiago bizi gara eta horrek hiri adeitsuagoak behar izatea eragiten du. Azken urteotan ia 10 milioi euro inbertitu ditugu auzoen arteko zirkulazioa erraztuko duten sarbide mekanikoak sortzen, desnibelak eramangarriagoak izan daitezen. Hiriari banku gehiago ere eman dizkiogu, hiri-autobusaren irisgarritasuna hobetu dugu, horietan guztietan sartzeko plataformak sartuz, auzoetan parke osasungarrien sarea zabalduz, Udalarekiko komunikazioa erraztuz Udala Etxean programa aitzindariaren bidez (esan behar da ekimen honek hiru sari jaso dituela dagoeneko), eta nagusien gustuko kultur jarduerak sortuz» del Campok errepasatu duenez.

«Asko egin dugu, asko behar zelako. Baina, egia esan, oraindik lan asko dugu aurretik. Eta lan hori markatu digu talde eragileak gaur etapa berri bati ekinda. Fase berri honetan ekintza-plan bat definitu ahal izango da neurri zehatzekin, haiek, adinekoek, adierazten dizkiguten gaietan aurrera egiten eta hobetzen lagunduko digutenak, Barakaldo lagunkoi hori euren eskutik sortuz» azpimarratu du.

Beste alde batetik, talde eragileak eskerrak eman dizkio Udalari, «2005ean OMEk sortutako eta Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiek euren gain hartutako Hiri Lagunkoien Proiektuan Barakaldo sartzeko erabakia hartzeagatik. OMEk une honetan aintzatetsita dauka Barakaldo eta hiria, herritarren parte-hartzetik abiatuta, udalerri adeitsuago izateko aurrera egiten ari da» adierazi dute amaitzeko.