Bilbok United Cities and Local Governments izeneko hirien eta tokiko gobernuen nazioarteko sarearen batzorde exekutiboan parte hartuko du

0

Bilbok UCLG (United Cities and Local Governments) izeneko hirien eta tokiko gobernuen nazioarteko sarearen batzorde exekutiboan parte hartuko du gaur. Urtero egiten da bilkura hau, eta, aurten, Sevillan, goiburu honekin: «Tokiko eta eskualdeetako gobernuek bakea sustatzen dute larrialdi egoeren aurrean».

Bilkura iragan astelehenean hasi zen, ekainak 13, eta gaur amaituko da, eguaztena, ekainak 15.

Aurtengo edizioaren asmoa da tokitik tokirako elkarrizketa baterako oinarriak ezartzea, egungo gatazkez harago, eta aztertzea zer zeregin duten tokiko eta eskualdeetako gobernuek larrialdi humanitarioen aurrean.

Gainera, Bilbok ez ezik beste hiri batzuek ere parte hartzen dute, hala nola Braga, Paris, Montevideo, Bogotá edo Haga.

Gaurko bilkuran, Oihane Agirregoitia Herritarren Arretako, Partaidetzako eta Nazioarteko Gaietako Saileko zinegotziak parte hartuko du, eta gainerako hiri nazioartekoei agertuko die zer aurrerapen eta esperientzia gauzatu diren Local4Action Hub delakoan, Bilboko Uriak aitzindari gisa daroan Bilbo Balioen Hiria proiektuaren inguruan. Politika nabarmenei eta lehentasun estrategiei buruzko blokearen barruan izan da parte hartzen hori.

UCGL

UCGL munduko sare bat da, hirien eta tokiko, eskualdeko eta metropolietako gobernuen eta haien arteko elkarteena.

SARE SOZIALAK: