Osalanek 31BIEMH Makina-erremintaren biurtekoaren 31. edizioan parte hartzen du

0

Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak stand bat jarri du Makina Erremintaren Biurtekoan (G 42). Bertan, makinetako segurtasunaren arloko informazioa, aholkularitza edo argitalpenak jasotzeko interesa duten enpresa guztien eskura daude teknikariak.

31BIEMH Makina-erremintaren biurtekoa, Lehendakariak inauguratua, ekainaren 13tik 17ra bitartean egingo da.

Ekitaldian izan da, halaber, bigarren lehendakariordea eta Lan eta Enpleguko sailburua, Idoia Mendia.

Hilaren 14an, Osalanek hiru hitzaldi eman zituen bere teknikariek eta INSSTko Makineria Egiaztatzeko Zentro Nazionaleko langileek, jendeari makinetako segurtasunari buruzko informazioa emateko, istripu ohikoenei, 4.0 industriak arlo horretan dituen erronkei eta araudi-berritasun nagusiei buruz hitz egiteko, bereziki Makinen Erregelamendu berrian.