14 ETE industrialek 12 startup aukeratu dituzte BIND 4.0 SME Connection-ean berrikuntza teknologikoko 15 proiektu garatzeko

0
  • Klusterren 4 Antolakunde Dinamizatzaileek (KAD) (Uptek-AFM, Aclima, ACE eta ACICAE) hartu dute parte lehenengo proiektu pilotu honetan.
  • Bigarren edizioa azaroan zabalduko da eta Euskadiko Klusterren 16 Antolakunde Dinamizatzaileen (KAD) partaidetza izango du.

Martxan da BIND 4.0 SMEren lehenengo edizioa, euskal ETE industrialentzako berrikuntza irekiko plataformaren programa berria. 12 startup aukeratu dira 15 proiektu teknologiko berritzaile garatzeko. 14 ETE industrialek aukeratu dituzte startupak. ETE horiek Euskadiko automobilgintzaren, energiaren, ingurumenaren eta fabrikazio aurreratuaren sektoreetako klusterren parte dira. Eusko Jaurlaritzako Eraldaketa Digitalaren eta Ekintzailetzaren Zuzendaritzak SPRI taldearen bidez martxan jarri duen ekimen berria da, eraldaketa digitala eta euskal ETEen arteko lehiakortasuna sustatzeko xedearekin.

BIND 4.0 SME Connection-ren lehenengo edizioan parte hartu duten eta Klusterren Antolakunde Dinamizatzaileen (KAD), automobilgintzaren, energiaren, ingurumenaren eta fabrikazio aurreratuaren sektoretako parte diren 14 ETE industrialek aukeratutako 12 startupek martxan jarriko dituzte 15 proiektu disruptibo potentzial horiek. Zehazki, proiektuak martxan jartzeko interesa agertu duten 14 ETEak honako hauek dira: Eldu, Azpiaran, Ekide, Garita Flexix, Trimek, Ingemat, Indumetal, Zabalgarbi, Agaleus, Dimeco, Ona, Lantek eta Tivoly. Eta martxan jarri ahal izango diren 12 startupak honako hauek dira: Kevo, Siali, Hupi, Ikustec, Inalia, Innovae, D&A, Sincropool, Immersia, Dattium, Ironchip eta nuavis. 

Hautatutako startup guztiek betetzen dituzte programan parte hartzeko aukera ematen duten baldintzak: industria-sektoreari aplikatutako teknologia berriak garatu behar dituzte; ikusi, testatu edo probatu daitekeen produktu edo zerbitzu bat izan behar dute (edo merkatuan dagoeneko eskuragarri dagoena) eta ezin dute 8 urte baino gehiagoko antzinatasuna izan.

Berrikuntza irekiko lehenengo proiektuak martxan  

BIND 4.0 SME Connection-ren lehenengo edizio honetan ETE industrialen eskutik proiektuak martxan jarriko dituzten startupei dagokienez, hautatutako bost daude. Adibidez, Kevok, elkarrizketa-laguntzaileei aplikatutako adimen artifizialeko startupak, bere proiektua garatuko du Eldurekin. Enpresa hori Energia Klusterraren barruan dago eta liderra da energia-zerbitzu globaletan; gainera, 50 urtetik gorako esperientzia du. Bi elkarteek martxan jarriko dute proiektu teknologikoa, goi- eta erdi-tentsioko instalazio elektrikoen eragiketa eta mantenuaren eraldaketa digitalean oinarritutako konponbidea garatzeko.

Bestalde, Siali startupa dago. Deep Learning sistemak ekoizpenean integratzen aditua da, eta lankidetzako konponbidea eratuko du Azpiaran taldearekin (automobilgintzaren industriarako hainbat motatako pieza metalikoak fabrikatzen espezializatua da, eta Acicae klusterraren barruan dago), kalitate-kontroleko prozesuak optimizatzeko, produktuen diseinuan eta fabrikazioan teknologia digitalen aplikazioaren bidez.

Uptek Klusterretik Dimeco ETEa dago. Munduko liderrak dira ekoizpen-sistemen hornikuntzan, eta lehenengo proiektuetako bat jarriko dute martxan, datuen analisian, adimen bisualean eta 3D bistaratzean espezializatutako startuparen, Inmersiaren, eskutik. Helburua da datuaren bistaratzea eta adimena hobetzea, kanpo- eta barne-prozesuak optimizatzeko, baita kalitate-kontrola gaitzeko teknologiak erabiltzea ere.  Azkenik, elektrohigaduran aitzindari teknologikoa eta Uptek Klusterraren parte den Ona ETEak bi proiektu jarriko ditu abian hautatutako bi startupekin. Zehazki, Dattiumekin (4.0 industriarako datuen analitika aurreratuko startupa) eta Ironchipekin (kokapeneko teknologian aditua).

Bigarren edizioa udazkenean izango da 

Datorren azaroan, BIND 4.0 SME Connectionek bere bigarren edizioa modu ofizialean jarriko du martxan, Euskadiko ETE industrialekin lankidetzan aritzeko interesa duten startup berritzaileentzat. Startupen deialdia 2023ko urtarrilean zabalduko da, eta Euskadiko Klusterren 16 Antolakunde Dinamizatzaileak (KAD) gonbidatuta daude parte hartzera eta hautagaientzako erronka sektorial berriak planteatzera, irailaren 20tik aurrera.

BIND 4.0 SME Connection ekimen publiko-pribatu berria da, industriako Klusterren Antolakunde Dinamizatzaileekin eta Euskadiko erreferentziazko ETEekin batera sortua. Programa horrek hiru helburu nagusi ditu: euskal ETE industrialen hobekuntza lehiakorra eta eraldaketa sustatzea, startupekin lankidetzan arituta (berrikuntza irekia); startupei merkaturako sarbidea erraztea, ETE industrial finkatuen egungo erronkei erantzuna emateko proiektuen bidez; eta, azkenik, Ekintzailetzako eta Berrikuntzako Euskal Ekosistema sustatzea.